normalizazioa

Eskubideak eta aukerak

Nik gaztelaniaz atera nuen orain hogeita bost bat urte. Nire ilobak orain atera du, gaztelaniaz hark ere (bi mila euro inguru ordainduta). Euskaraz ateratzeko eskubidea izan, biok izan dugu, aukera normalizatua, ordea, ez nik orain hogeita bost urte, ez nire ilobak orain bost hilabete.

— Iñaki Arruti

Gidabaimenaren bidegorria (Gipuzkoaeuskara.net)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autoazterketa

Gaur egun, lorpenen ondoan, hizkuntza -hiztungoa- bizitza sozialetik baztertu-zokoratua izateko dinamikan trabatuarazia da, gero eta deliberatu eta lotsagabeago. Horiek hola, eta egoeraz propioki jabetutakoan, ez legoke gaizki guk zertan ez dugun asmatu aztertzea, egin hutsetatik ikastea, hizkuntz-politikan… eta politikan, dena loturik baitago.

— Jose Angel Irigarai

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezjakintasuna

...gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da alderdi politiko batzuen eskuetan

— Iñaki Martinez de Luna

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen politizazioaz

Euskararen mundua ez du inork bahitu. Hori bai, askori ez zaio interesatu izan. Edo, okerrago, askok pentsatu izan du mundu hori zaharkitua zegoela, iraganarekiko nostalgikoz betea.

— Arantxa Urretabizkaia

Euskararen munduaren kolorea (Territorios - El correo)

Via: Tiraka

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntuak eta hariak

Eta, lehen esan bezala, sarea egiteko, puntuak bezain garrantzitsuak dira hariak, eta uste dugu Getxoko euskararen sare honetan puntu gehiago dauzkagula hariak baino. Institutuko ikasleek tabernariarekin euskaraz egiten badute, badago haririk; euskaltegiko euskara ikasleak udaleko langile euskaldunarekin euskaraz egiten badu, badago haririk; koadrilako lagunek ere UK irakurtzen badute, badago haririk. Hariak lotzen ditu sarearen puntuak, familia barruan, koadrilan, gurasoen artean, lankideen artean.

— Sarea josten ekimena

Getxoko euskara eragileek ipini dute martxan Sarea josten ekimen hori, interesgarria egiten duten planteamendua, euskararen sareak puntuak ez ezik (eta gehien bat) hariak behar ditu.

Egizu Getxo euskadun-en blogean irakurrita.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz ere bai, ... ere ez

Nafarroako Gobernuaren azkena, Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina (badakizue, bulego ofizialetan eta bankuetan leihatila edo mahaiaren gainean ipintzen diren kartel horiek eta abar) egiteko materiala ez banatzea erabaki dute.

Igoal leloa aldatu eta horrelako zerbait ipintzea dute gogoan: "Euskara, nipadios!"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txitxipapa: hizkuntz ohiturak aldatzeko ekimena.

Lan ta lan blogean Fagor enpresan abiatutako ekimen honen berri eman digute. Hizkuntza ohituren aldaketa paperezko txitxipapa (tximeleta) batekin markatu, eta horrela tximeleta bat eta beste bat eta beste bat haien hegalekin urakana ekarri nahi dute.

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikagarritasun-problemak

«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik». Entzute zabaleko hitz horiek egia bat adierazten dute, baina, atrebentzia ez bada, esango nuke gauzak ez direla, hala eta guztiz ere, hain sinpleak. Ados: hizkuntza erabili nahia funtsezkoa da, auto bati erregaia ezinbesteko zaion bezalaxe, ibili behar badu. Baina nola erregai bera erabili arren potentzia ezberdinak dauzkaten bi autori ez zaien atarramentu bera ateratzen, horrela ere euskararekin, askotxotan, borondate hutsaren bidez ez dugu lortzen gure inguruko hizkuntza handiek eskuratzen diguten komunikazio-etekin bera; edo, bestela esatearren, estu eta larri ibili ohi gara mezu konplexuen ñabardura-aberastasuna gure inguruko hizkuntza horien aisetasun berarekin emateko.

— Xabier Aristegieta Okiñena

Senez aldizkariaren azkenengo alean dugu Xabier Okiñenaren artikulu hau: Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak

Martinezena blogean egin digute aipamena eta laburpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza: komunikazioa+nortasuna

La lengua es más que un mero medio de comunicarse: es seña de identidad grupal y, por ello, materia de estudio muy sensible.

— John Edwards

Garaigoikoara ekarri digu Txerrak La Vanguardia egunkariak Quebec-eko John Edwards soziolinguistari egin dion elkarrizketa (sarrera baino ezin da irakurri). Mamitsua bere zehaztasunean, eta, seguruenik, esan dituen hainbat gauza -elebakartasunaz eta eleaniztasunaz kasu- polemikoak izan daitezke gure testuinguruan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hurrengo belaunaldiak bai

Euskara berreskuratzeko lana hurrengo belaunaldiari uzten badiogu, horixe ikasiko du hurrengo belaunaldiak: Hurrengo belaunaldiari utzi behar zaiola

— Juan Ignazio Hartsuaga

Euskararen egoerari irizten liburutik hartutako aipamena da. Bixente Serrano Izkoren Nafar Periferian irakurri dugu: Elebidun erdaltzaleak eta bertze

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez