iparraldea

Mintzapraktika Iparraldean

Euskara praktikatzeko proiektuak Euskal Herri kontinetalera ere heldu dira, eta blog honetan bildu nahi da ekimenen eta ekitaldien berri.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko lehen gaueskolak 30 urte

1980an eratu zen Donibane Lohizune - Ziburuko gau eskola. Lapurdin eta Ipar Euskal Herri guztian lehehengoa, Koldo Ameztoi ipuin kontalari ezaguna izan zen lehehengo irakaslea gainera. Igande honetan, urriak 31 egingo da ospakizuna.

Via Argia

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko batua

Hegoaldetik batzuek galdetzen digute : «Zergatik eta zertako duzue iparraldeko batu hori ?» Erantzuna sinple zait : zuek hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua.

— Jean-Louis Davant

Iparraldeko Batua? (Le Journal)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldean irakasleak behar dira

Iparraldeko AEK-k irakasleak behar ditu ikasturte honetarako. Euren blogean iragarri digute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinpleki

"Adiskidekin mintzatu nahi dut sinpleki" da helburu hautatuena herrikoentzat (%54) eta etorkinentzat (%61). Bigarrena "euskaraz frantsesez bezain ontsa mintzatu nahi dut" da herrikoentzat (%45) baina hirugarrena etorkinentzat (%35). Azken helburua « lanbide bat euskararen bidez eskuratu nahi dut » da bi multzoentzat.

— "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuan emandako datuak

"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak asteon. Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosek burutu dute ikerketa landu hau.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola erran: frantses-euskara hiztegi elektronikoa

Frantses-euskara hiztegi hau aurkeztu dute gaur. Gizarte ingurumen zabal batean erabiltzekoa, euskara batuan egina baina Iparraldeko traidizioan oinarrituta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Baiona euskaraz

Baionako Herriko Etxeak atondu du webgune hau. Baionako eta bertako elkarte eta erakundeen berriak euskaraz eskaintze du asmo gune berriak.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditza 2010

Maitzaren 29an Baionan diktaketa kolektibo honen edizio berria.

Helbide honetan AEK-ko Bea Sallaberry entzun dezakezue ekimenaren nondik norakoak azaltzen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldea XXI dokumentala

Euskal Kultur Erakundeak sortu du dokumental hau, egin eta sarean guztion eskura jarri ere bai. Klikatu hemen eta Xalak gidatuko zaitu Euskal Herri kontinentalean barna.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure irratia sarean

Iparraldeko Gure Irratiak webgunea atondu du. Han dituzue hemendik aurrera haren edukiak entzungai.

Via Ereintza euskaltegiaren bloga.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez