hizkuntz-politika

EGAren (de)merituak


Gaur azterketa eguna izan da portzierto.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Limurtu eta jakitun egin

Hizkuntza-politika berriak inposatu baino askatasunean oinarrituta egon behar du,hots, herritarrak euskara erabiltzera limurtu eta erakarri behar ditugu, ados; baina era berean hizkuntza bat ala bestea erabiltzeak dituen ondorioak behar bezala azaldu behar dira, euskara bizirik irautea denon esku baitago.

— garruze

Euskara21 azken txostenaren iruzkina egin digu Tirakakide honek: Euskara21: sentipen gaziak

 

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: EAJ

Hauek dira gure Konpromisoa eta Ekimenak...

  • I.- Sentsibilizazioa eta Sustapena
    • Hasierako urratsetan, euskararen ikaskuntza erraztea, lehenengo mailetan euskara erraza eskainiz eta hasierako maila horietako (A1 eta A2) oinarrizko ezaguerak, Europako markoan homologaturik daudenak, eskuratuko direla ziurtatuz.
    • Gazteen, euskaldun berrien, etorkinen eta aisialdiaren alorrean jarduten dutenen eremuan euskararen erabileran eragin zuzena duten egitarauei laguntzea lehenestea.
  • III.- Erabileraren sustapena
    • Euskara ikasteko banako diru-laguntzetarako zuzkidura gehitzea, HABEren 1. urratsa edo horren baliokidea eskuratzen duten ikasleen hasierako mailetan bereziki.
    • Euskaltegien sarea sendotzea, urtero 8.000 euskaldun berri izan daitezen.
    • Helduen euskalduntzearen arloan, euskaltegi sarearen ikasketa eskaintzen aniztasuna eta kalitatea sendotzea presentziazko zein semi-presentziazko ikastaro eta autoikasketakoen bitartez.
    • Etorkinentzat lehen mailako ikastaroak (AISA) eta ondorengo ikasketa orokorreko ikastaroak sustatzea.

EAJ

Euskarari agindutakoak (VI) (erabili.com).

Honekin bukatu da Euskarari Agindutakoak sorta hau. PSE-EEren programa edo proposamena falta izan da, baina dirudienez erabili.com-en ez dute euskaraz jasotzerik izan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: EA

,,,,Eusko Alkartasunak honako neurri hauek proposatzen ditu:

  • Euskara etorkinengana hurbiltzea, gizarteratu eta laneratu daitezen,
    eta beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplika daitezen errazteko.
  • ...
  • Helduak euskalduntzeko politikak berriz definitzea eta hobetzea.
  • Gizarte- eta lan-eremuan eta gainerako erakunde pribatuetan euskalduntzea sakontzea eta zabaltzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: PP

Hala nahi duten helduei euskara ikasteko aukera bermatuko diegu. Horretarako, HABEko ikastegien sare publikoa baliatuko dugu.

— Antonio Basagoiti

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta euskara lan-munduan

Lan ta lan-ekoek EAEko alderdi politikoen programak aztertu dituzte lan-munduan euskara sustatzeaz zer dioten-eta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-koakzioa

Hizkuntza ezin da sustatu beste hizkuntza bateko hiztunen eskubideen bizkar, edo diskriminazio eta koakzio bidez hizkuntza hori baztertuz edo berari min eginez

— Luis Herrero

Europako Parmalmentuak hizkuntz-aniztasunaren inguruko ebazpena onartu du talde popularrak bultzatuta. Herrerok egindako ekarpena da esaldi hori, eta ekarpena onartu egin da.

Sareko Argiaren bidez heldu zaigu albistea.

Informazio gehiago:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kutsatu hizkuntza

Kataluniako Generalitatek "Encomana el catalá" ("kutsatu katalana", ondo itzuli badut) jarri du abian.

Katalanaren erabilera sustatzeko kanpaina honen helburu nagusia da katalanaren hiztunek euren komunikazio-jardueretan hizkuntza ez aldatzea gaztelania edo beste hizkuntza bat erabiltzen dutenekin.

Apredre llengües-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

...eta zelan egiten da? (bis)

Horrelako ideietan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzak proposatzen digun politika linguistikoa, 21 Euskara, XX. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak delako txostenaren arabera. Gainerako erakundeetatik ere, antzeko mezuak heltzen zaizkigu: euskarazko kultur produktu erakargarriak ekoiztea omen da euskarak irauteko eta suspertzeko estrategiaren zutabe nagusietako bat, printzipala ez bada. Produktu bat erakargarri zerk egiten duen inork argitzen ez badigu ere.

— Roberto Manjon

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara21, hamalau ildo adostuta

Euskara21 eztabaida prozesuaren lehenengo emaitza zabaldu da. Lehentasunezko 14 ildo adostu dira (azpimarrak nireak):

  1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea.
  2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.
  3. Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia.
  4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz.
  5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez.
  6. Elebitasun pasiboa helduen munduan -eta gutxieneko helburutzat- areagotzea eta prestigiatzea.
  7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi emantzipatzaile batetik.
  8. Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea, hauen integrazio zabala eta aberatsa ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez.
  9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea.
  10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortu ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea.
  11. Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea: euskarak mundu ugari ditu bere barnean, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
  12. Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz.
  13. Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskara informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatzen den hizkuntza izatea ezinbesteko baldintza baita hizkuntza garatua izango bada.
  14. Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.

Hemen Patxi Baztarrika Euskadi Irratian hamalaukoaz berbetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez