habe

Diru gehiago azterketa gainditzen dutenentzat

Eusko Jaurlaritzak aurten 500.000 euro inguru gehiago emango ditu HABEren mailakako azterketak gainditu duten ikasleentzat. Igoera handiena 1. eta 2. mailetan izan da. Matrikularen kostoaren %75 estaltzea dute helburu.

%100 inoiz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEmus zuzendari

EHAAn irakurtzen denez, Eugenio Mugika Galpalsoro da HABEren zuzendari gaurtik aurrera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiak hezkuntza-sistemara?

Kanpotik etorritako pertsona heldu batek hemengo bi hizkuntzatan alfabetatu nahi izango balu, gaztelania ikasteko hezkuntza sistemara jotzea luke, euskara ikasteko, ordea, oraindik ere gau-eskola kutsua duen euskaltegi batera jo beharko.

— GorkaAzk

Euskara Irakasleak-en talde bat sortu da Helduen Euskalduntzea Hezkuntza sisteman sartzea eskatzeko. Foro horretako Zergatik Kultura eta ez Hezkuntza? mezuan irakurri ditugu hitzok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEk hezkuntza munduari

Lehengo maiatzaren 14an Iñaki Muruak Zer eskaini diezaioke HABEk hezkuntza munduari? hitzaldia eman zuen Getxolinguae jardunaldietan. Bideoan grabatu eta sarean jarri da.

Getxolinguae-ren blogeko bi mezu hauetan dauzkazue laburpena bestela:

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: udako ikastaroak

Uda honetan HABEren eskutik izango ditugun prestakuntza ikastaroen zerrenda publikoa da jada. Pdf honetan duzue osorik:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiak hezkuntza sistemara?

Euskara irakasleak sareko eztabaida batean agertu zen eskakizun hau lehengo egunean. Ez da berria, bai bai aspaldian ahaztua. Talde bat sortu da EIn honetaz jarduteko: Euskaltegiak hezkuntza sistemara orain!!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zama kentzeko, bloga

...gaurko ikasleak, euskara-azterketak direla eta, nahiko nazkatuta daude eta euskara gozatu beharrean, hizkuntza gorrotatzen hasi dira. Horregatik, nik uste dut jarrera hori
saihesteko oso bide ona izan daitekeela blogarena, horrela euskara zama izatetik zaletasun bat izatera pasatzen baita.

— Elena (El euskaltegi)

Elkarrizketa egin diote gure Elenari HABE aldizkarian (pdf, 8. orr.). Eta blogari klasikoen antzera berak eman digu albistea: Hau bizitza, hau!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHUren Uda ikastaroak

EHUk urtero antolatzen duen ikastaro-sortaren egitaraua (gaztelaniaz baino ez oraingoz) argitaratu dute dagoeneko, eta urtero bezala HABEk EHUrekin batera antolatzen duen bat ere badago: El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente (pdf)

Beste honek ere interesgarria ematen du: Aprender eficazmente una lengua extranjera (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Justiziako langileak euskalduntzeko material berriak salgai

HABEk justizia arloko langileen euskalduntzerako material berriak atondu ditu, aurrko Zuzenbidean liburuaren osagarri. Ikasleentzako materiala salgai dago (2 liburu eta CD bat), irakaslearen liburua berriz sarean eskuratu omen daiteke http://www.habe.euskadi.net/ helbidean. Ez dut aurkitu hala ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

2008/09 euskara ikasleentzako diru-laguntzen deialdia

EAEn euskara ikasten dutenek HABEtik izango dituzten diru-laguntzak, haiek jasotzeko baldintzak eta epeak zehaztu dituzte. Eskaerak irailaren 8tik urriaren 7ra egin behar dira, ez dago presarik beraz, baina agendan apuntatu badaezpada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez