euskalduntzea

Normaltasunaz

Euskara normalizatzeko, euskara bizitzako arlo guztietan "normaltasun" osoz erabiltzen den hizkuntza dela antzeman behar du herritarrak. Sarritan, euskararen inguruan gizartean zabaldutako kontzeptuak ezkorrak izaten dira: ikasteko zaila da, hizkuntza zaharra da, ez du gazteentzako hizkerarik, politikari lotutako gaia, ez du ezertarako balio... Kontzeptu hauek deuseztatu behar dira, berriak zabaldu eta horiekin identifikatu: euskara ikastea erreza da, milaka lagunek lortu dute, mundu berri bat zabaltzen zaizu, euskarak gauza askotarako balio du, egin beharreko esfortzua ez da alferrikakoa, irabazteko asko dago... Horretarako komunikazio-kanpaina eraginkorrek asko lagun dezakete.

— Mertxe Mugika

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lehenak badu geroa: HABEren jardunaldia

Barikuko jardunaldi akademikoaren egitaraua Ikasbilen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Historia eta geroa

Batzuentzat dagoeneko historia diren antzinako gau eskolak, ikastolen hasierako ezkutuko lanak, Euskaltzaindia, euskaltegiak, D eredua... euskararen aldeko apustuak izan ziren eta emaitza ona eman dute. Baina ez da nahikoa, eta ez gaitezen erlaxatu.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kantitatea vs. kalitatea?

Hiztunen kopurua gehitzea erkidegoa sendotzearen ondorio izan behar zuen, ez, alderantziz, hura honen oinarri.

— Alberto Lopez
EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna eta Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartako Adituen Komiteko kide espainiarra

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEko zuzendaria Euskadi Irratiko faktorian

Joseba Erkizia "Faktoria" saioan egon da.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

25 urte eta hemendik aurrera

Oro har, guztion lanari esker aurrera egin dugula baieztatu ahal izateak ez dizkigu begi bistatik kendu behar aurrean ditugun erronkei erantzuteko egin beharreko urratsak: herritarrei euskara ikasi ahal izateko laguntza ekonomiko handiagoak doakotasunaren bidean, bizitzaren alor guztietan sartu ahal izateko modulazio egokituak, etorkinei beren-beregi begirako planak, eta legeak aitortzen dituen eskubideak praktikan jarri ahal izateko benetako bermeak, besteak beste. Azken batean, euskaraz bizi nahi dugu bizitzako alor guztietan, eta euskararen eremu osoan.

— Edurne Brouard

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Helduen euskalduntzearen bazterkeria

Urte askotan politikaren ardura izan duten agintari politikoek uste izan dute belaunaldi berriak euskaldunduz iritsiko ginela normalizaziora. Helduen euskalduntzeak urte askotan izan duen bazterkeria ere tesi nagusi horren ondorioa da.

— Xabier Mendiguren Bereziartu

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Joseba Erkizia, elkarrizketa

HABEren 25. urteurrena dela eta, Joseba Erkizia zuzendariari egindako elkarrizketa publikatu dute Ikasbilen.

Besteak beste, HABEren etorkizunerako asmoak:

  • Azpimailak.
  • Hasiera urratsetarako materialak
  • Ikasprozesua aztertzeko adierazleen sistema estandarra
  • Autoikaskntza eta sistema konbinatuak

Elkarrizketaren bideo pasarteak ere txertatu dituzte.

Nire nabigatzailean orria kargatzearekin batera hiru bideoak hasten dira automatiko erreproduzitzen batera. Pluginen kontua da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Behin batean...

Hain handia izan zen euskara ikasi nahian zebilen jendearen emana, non euskaltegiek eta gaueskolek ez zeukaten eskari hari erantzuteko ez lokalik ez nahikoa irakaslerik. Urte gutxi batzutan, jende askok ikasi zituen euskararen hasi-masiak eta euskaraz mintzatzeko gai izan zen. Eta euskaldunen artean bi kategoria sortu ziren, bi klase ia: euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak.

— Lucia Martinez Odriozola
kazetaria eta Kazetaritza irakaslea EHUn

Gardentasunaren alde (erabili.com)
Euskara 21 oinarrizko txostenari egindako ekarpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara irakasleak Radio Euskadin

Orain entzun dut irratian. Radio Euskadin (ez dut entzun ez saioa, ez ordua, ez eguna) euskara irakasle pare batekin saioa egingo dute entzuleen zalantzak argitu eta ohiko erroreak zuzentzeko. EITBren webgunean ez dut informazio gehiago aurkitu oraingoz.

Euskara ikastearen sozializazioaren adibidea izan daiteke. Hori bai,espero dezagun irakasle horiek honen modukoak ez izatea. Tongue out

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez