didaktika

"Warmerrak" egiteko ideiak

Formación ELE blogean warmer-ei buruzko ideia sorta bat ari dira plazaratzen. Warmerrak klaseko aktibitate laburrak dira eskola-denboran sortzen diren tarteak betetzeko, hasieran jende guztia heldu arte, aktibitaten luzeen artean transizio modura, edo klasea amaitu arte "soberan" geratu zaizkigun minutu horiek betetzeko.

Mezu desberdinetan ari dira ideak ematen, dagoeneko:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Realia: benetako dokumentuen gainean proposamen didaktikoak

Santillana editorialak hedabideetatik jasotako dokumentu errealen gainean jarduera didaktiko batzuk eskaintzen dizkie gaztelania irakasleei fitxa batzuetan.

Aldizkari bateko testuarekin edo irratsaio baten grabazioarekin zer egin ez dakigula, ideia lagungarriren bat aurki dezakegu.

Via Encuentro Nacional de Profesores y Editoriales de E/LE

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adina eta hizkuntzak ikastea

Israelgo Haifako Unibertsitatean egin den ikerketa baten arabera adina ez da hizkuntzak ikasteko oztopoa. Ikerketa horretan helduek arazo gutxiago izan ei dituzte balizko hizkuntza baten balizko arau batzuk deduzitzeko umeek eta gazteek baino.

Proba ikusita akaso ondorioa izan beharko luke helduek hizkuntzaren arauak asmatzeko edo deduzitzeko arazo gutxiago izan dezaketela logika erabilita. Hala ere, hizkuntza ikasteak arauak identifikatzen jakitea ez ezik, beste hainbat trebetasun ere eskatzen dituela esango nuke, ikas-estrategia ugari jarri behar dira martxan alegia. Hala ere, ALT1040n dioten honekin bat nator neurri handi batean (bigarren atalarekin gehien bat):

De ser cierto lo que sostiene este estudio, la edad sería sólo un pretexto para no aprender un nuevo idioma.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide 76

Hizpide aldizkari berria dugu duela aste batzuetatik, 76.a. Iñaki Muruak eman du lehenengo erreferentzia bere blogean, berak idatziriko artikulua baitakar: "Sen onez Ineterneteko itsasoetan".

Iñakirenaz gain beste hiru artikulu ditugu:

  • Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa. María José Lasheras.
  • Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan. Ernesto Martin Peris irakasleak joan berri zaigun ikasturtearen hasiera ekitaldiko gaia ekarri digu atzera.
  • Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak. Aintzane Ibarzabal irakasleak idatzia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Instituto Cervantesen curriculuma sarean

Curriculum kontuetan gabiltza azkenotan. Gaztelaniaren irakaskuntza gidatzen duen Instituto Cervantesek aspaldian du bere curriculum-plana garatuta. Paperean eskuratu behar zen orain arte, eta sareko bertsioa dugu orain.

Via Gonzalo Abio.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nafarroako curriculum ofizialaren dekretua

Nafarroan helduen euskalduntzea gidatuko duen curriculuma (HENAC) indarrean dago jada. Gaur argitaratu da hango aldizkari ofizialean. Aplikazio-eremuari dagokionez hau dio:

Curriculum hau Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasten dieten ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza irakasleentzako gida bat

Enric Serrak egin digu Docencia, aprendizaje y evaluación de segundas lenguas en las escuelas oficiales de idiomas liburu irten berriaren erreseina. Hizkuntza eskoletan diharduten irakasleentzat lan-gida interesgarria dirudi. Irakasleentzako esku-liburu edo gida didaktiko gutxi ditugula tresna interesgarria izan daiteke askorentzat.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

A2rako mintzagaiak: "Iragarkia dela eta deitzen dut"

Pilar Montoyak jarraitzen du Europako Markoko deskribatzaileetan oinarrituta A2 mailarako aktibitateak proposatzen. Oraingoan elkarrizketaran koherentzia lantzeari begira jarri da.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Talde homogeneoak eta heterogeneoak

Erronka handia da, eta estrategia ezberdinak erabili ditugu. Horietako bat talde kooperatiboarena da. Talde txiki heterogeneoak osatzen dira, eta kide bakoitzak zeregin bat dauka. Asko ikasten dute eurengandik. Gelaren antolaketa oso garrantzitsua da, baina egiten diren jarduerak eta irakaslearen esku hartzea ere bai. Talde homogeneoak osatzen badira, euren artean dauden ezberdintasunak areagotzen dira.

— Pilar Sagasta (Huhezi)

Ipar-Hegoa Fundazioak jardunaldiak antolatu ditu kultur aniztasuna eta eleaniztasunaren inguruan. Pilar Sagastak bertan hartu du parte Hezkuntza eta eleaniztasunaren erlazioa aztertuz. Berrian egin dioten elkarrizketatik hartu ditugu hitzak: «Euskaldun eleaniztunak nahi baditugu, hizkuntz ereduak euskara lehenetsi behar du»

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diseinatutako prestakuntza

En ese modelo de enseñanza el desarrollo profesional "real", no el basado en un modelo de formacción al que sólo se recurre para acumular horas, no tiene cabida. Profundizar en temas relacionados con la pedagogia, la didáctica, la evaluación.... aprender para evolucionar, es algo mal visto, sobre todo si cuestiona planteamientos cocinados en las altas esferas, por mentes "privilegiadas" que nunca han pisado un aula.

— Jolaus

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez