Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

Sukaldeko eleketa, edo asteko sukaldar(h)itza

Sukaldean.com atari eraberrituan atal berri bati ekin diote, Eleketa. Astero-edo sukaldaritzaren esparruko hitz bat ekarri eta haren adiera eta kokapenaren inguruko informazioa emango dute.

Dagoeneko "zerba" eta "lipua" ekarri dizkigute.

On daigula!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Boisetik maitasun gutunak

Astebetea joan da maiteminduen egunetik eta honez gero agian baten bati heldu zaizue maitasun deklarazioren bat "gutun honen bidez" kanaletik. AEBetako Boiseko euskara ikasleak izan dira segurutik, ez dakigu norainoko harremana nahi duten ikaskideekin, baina erantzun nahi baduzue, Euskalkultura.com-eko lotura horretan duzue bidea.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arturo Kanpion euskaltegiak 40 urte

Batzuek euskaltegi bat zer den Patxi Lopezek ikasteko behar dituen dirutzen berri izan arte jakin ez duten arren, euskaltegiak ez dira atzo goizekoak, ez. 40 urte Iruñeko Arturo Kanpionek adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleek zergatik nahi dute gramatika?

...hizkuntzaren parteak ikasteak arrakastaren sentipena eragiten die ikasleei, aurrera egiten ari direla sentiarazten die. Hirugarrenik, hizkuntzaren atalak ikasteak segurtasuna ematen die. Ikasleeek ia ukigarria den zerbait dute ikasteko, adibidez, astean zenbat hitz ikasi dituzten. Laugarrenik, ikasleek arau gramatikalen sortze-ahalmenean sinesten dute; arauak jakiteak adierazpenak sortzen eta ulertzen lagunduko dien ustea dute.

— Diane Larsen-Freeman

HABEren itzulpen saileko azkenengoan irakurri dugu: Diane Larsen-Freemanen Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamera horren 21. orrialdean (Hitzurunek egin du itzulpena)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle euskaltzalea

Gehiago dira titulua eta hizkuntza eskakizunak buruan darabiltzatenak, “euskara ikasi nahi dut” esanez datozenak baino. Hala ere, era bateko edo besteko pizgarria izan buruan, ikasle euskaltzalea dugu.

— Andoni Landa

Arabako Errioxako Oionen dabil Andoni, IKAk han duen euskaltegian irakasle. Hango eskualdeetan helduen euskalduntzea zertan den ikuspegi ona eman digu Argian Miel Anjel Elustondok egin dion elkarrizketaren bidez:

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: dokumentu biltegiko bideoak Ikasbilen

HABEk aspaldian banatzen zituen bideo eta entzungaien bilduma batzuk VHS eta DVDn, "Dokumentu biltegia" izena zuten. VHS eta DVDak erraz galdu eta hondatu daitezke urteen joan-etorriarekin eta orain bideo haiek Ikasbilen sartzen hasiko direla iragarri dute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide 78

HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

ai, ai, ai EGAko azterketan GAI

Gasteizko AEK-koek bideo hau dedikatu diete gai eta ez gai guztiei.

4.916665
Batez bestekoa: 4.9 (12 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideokopla lehiaketa

AEK-k eta Bertsozale elkarteak antolatu dute lehiaketa hau. Euskara ikasleak bertsolaritzaren mundura erakartzea eta haiei euskarazko aktibitatea proposatzea dira helburuak.

Kopla batzuk egin eta bideoan grabatu baino ez da egin behar.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Eta begiak itxi zituen" (Literatura ikasgelan)

Santzurtziko Udal Euskaltegikoen Literatura ikasgelan proiektuaren bigarren atala dugu sarean. Oraingoan Xabier Etxaniz idazle eta euskara irakaslearen Eta begiak itxi zituen ipuina irakurtzeko eta lantzeko proposamena dator.

Hemen duzue aktibitatearen lanketarako proposamena.

 

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez