batua

Batua naturaltasunez nork?

Ez zait buruan sartzen berrogei urte euskara batuari eskaini dizkionak bere burua tresna bikain hori naturaltasunez erabiltzeko gai ez ikustea. Are gehiago donostiarra izanik, batua hango euskaratik askoz hurbilago baitago Barkoxe edo Urdulizkotik baino. Zer mezu zabaldu du, batua naturaltasunez erabiltzea oso zaila dela? Esatari profesionalok besterik ez genukeela horretaz arduratu behar?

— Xabier Euzkitze

Kezkatuta Euzkitze Ibon Sarasolaren adierazpen batzuen eduki eta formagatik. Euskara batuaren funtzioa eta lekua zein den zalantzan.

Euskara batuaren makurrak (Noticias de Gipuzkoa)

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zaharrak eta berriak

Eüskaldün berria egiazko eüskaldün ez lizateala, eüskaldün ez oso lizateala, eüskaraz ez beita ontsa mintzatzen, bere eüskarak haurzaroareki edo herri, güne bateki estekarik ez beitü. Ordüan bai, ikusmoldea hau balin bada, estigmatizazionea balin bada, kontüan har dezagün eüskaldün berriek indar handiak egin dütüela eüskararen ikasteko, eüskaldün zaharrek egin ez düena. Behar ere eüskaldün zaharretarik haboroena ez da gaitzeste hortan erorten.

— Battittu Coyos

Euskaltzain berria da Battittu Coyos ekainaren 25etik, larunbatean Maulen egin zuen sarrera-hitzaldia hain zuzen, eta euskaldun berri/zahar dikotomiaz jardun zuen besteak beste.

Bide batez, Battittu gau-eskoletan irakasle ere badabil.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko batua

Hegoaldetik batzuek galdetzen digute : «Zergatik eta zertako duzue iparraldeko batu hori ?» Erantzuna sinple zait : zuek hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua.

— Jean-Louis Davant

Iparraldeko Batua? (Le Journal)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Europako toponimia fisikoa: Euskaltzaindiaren araua

Euskaltzaindiaren arau berria, Europako toponimia fisikoa, hau da, ibaiak, itsasoak, mendiak eta abarrak. Tirreniar itsasoa eta Oihan Beltza besteak beste.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Batuaren eredua zailegia?

Soy firmante del documento 'Batasunaren Kutxa', de 1970, en el que unos pocos nos comprometíamos con la unificación de la lengua: era y es un paso indispensable. Pero las formas, en especial verbales, propuestas por filólogos (no por lingüistas), quizá buscando ser integradoras, son utópicas y complicadas. Demasiado para ser empleadas con fluidez por hablantes normales.

— Karmele Rotaetxe

Euskararen egoeraz hausnarketa egin du Rotaetxe hizkuntzalariak. Bi faktorek dute eragina bere ustez oraingo egoeran: gaztelaniaren lehenentasun juridiko-administratiboa, eta, euskara estandarraren "diseinua". Forma batzuk zailak eta utopikoak bere ustez.

El Correon publikatu du artikulua: Políticas lingüísticas.

Eskerrik asko Rikardo.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Administrazio hizkuntzaren itzala

...administrazioko hizkeraren itzala oso-oso luzea da gure hizkuntzan; hedadura handiko hizkuntzetan ez bezalakoa. Proportzionalki, administrazioko hizkerak euskaraz idatzitakoaren ehuneneko izugarria betetzen du, eta, ezin bestez, euskal administrazioko hizkeraren hedadura sozialak esparru handiak hartzen ditu

— Anjel Lertxundi

Anduk Hitz Bestera ekarri digu lehengo egunean Bilbon Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan eman zuen hitzaldia: Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik

Hitzaldia ez nuen entzun, baina testua irakurrita lastima izan da benetan. Aukeratu dudan pasartea ez da adierazgarriena gainera. Euskara bezalako hizkuntza bateko idazlearen zer eginak, konpromisoak eta bilakaera jorratu ditu Anduk polito eta original. Osorik irakurtzea gomendatzen dizuet.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Destete

Asier Sarasuak euskaraz sortzen ari diren adizki berri batzuk zerrendatu ditu.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lekuan-lekuan

Azken urteotan obsesionatu egin gara euskara batua aurrera ateratzeko nahi horrekin, eta ez ditugu bereizi eremu euskaldunak eta eremu erdaldunak. Berdin jokatu dugu Tuteran edo Leitzan. Horretan aldakuntza bat egin behar dugu.

— Koldo Zuazo

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindia: arau-erabaki berriak

Hauek dira:

AEB zerbitzuaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez