Irribarrea vs. imintzio iluna
2012, Martxoa 28 - 16:59 — benitoIzan ere, nago euskarari askoz gehiago lagunduko diola irribarre alaiak, asmo oneko imintzio ilunak baino. ARGI-itzalen tirabira horretan, ARGIak gehiago lagunduko digu aurrerapausoak ematen, itzalen iluntasunak baino.
Agian gaurkoa ez da egunik aproposena izango halakoak ekartzeko (noiz da bestela?), baina bego hor Iñakik baikortasunaz egin duen gogoeta.
HABEren plan estrategikoa: erreakzioak
2011, Urria 2 - 18:35 — benitoOtro de los puntos que han indignado a los profesionales (particularmente a los de HABE) es la regañina que la viceconsejera Auzmendi les hizo durante la presentación de las líneas estratégicas que, a su entender, debería seguir este ente. Habló de modernización y rejuvenecimiento de la plantilla, por ejemplo. Un lectura de cartilla con la que no están de acuerdo y que incluso tachan de "insultante" por cuanto pone en duda el proceso de adecuación a los nuevos tiempos emprendidos por numerosos euskaltegis en plena campaña de matriculación.
HABEk aurkeztu duen plan estrategikoak ekarri dituen erreakzioak ez dira positiboak izan Deian irakurri dugun artikulu honen arabera: Malestar y temor en la red de euskaltegis.
HABEko langileen artean ere ez, dirudienez.
Profesionalak eta amateurrak
2011, Maiatza 1 - 01:09 — benitoAlabainan, gaurko egunean, entzuten da maiz, gehiegi kasik, multzo batek daraman diskurtso bitxia, partekatzen ez dudanez zalantza frango sortzen didana:
« Ni ez naiz profesionala. Elkarte bateko langilea naiz. Elkarte bat gira, saiatzen gara gauzak egiten profesionalki baina, bon, amateurrak gira. Hori ezin da egin, ez da gure mailakoa. Ez gara gai. » eta gisa hortakoak, oposizioak sortuz, behar ez luketen lekuan eta argumentu gisa erabiliz anbiguitate haundiarekin.
Euskalgintza profesionala? (Han eta hemen)
Espektakulua eta desbiazioak
2011, Apirila 18 - 16:13 — benitoZinez da garrantzitsua espektakuluaren erabilpena ekintza kolektiboan, katalizatzaile sendoa delako plano sinbolikoan, baina espektakuluak ezin du izan inondik inora herri mugimendu baten estrategia, desbiazio dramatikoen abiapuntua delako.
Geure jardunari komunikazioaren ikuspuntu ez ohiko batetik gogoeta emateko bidea topa daiteke Joseba Kamioren azkenengo hausnarketetan. Gaurko Inpaktuaren falaziak honetan adibidez.
Hiperpolitizazioa, komunikazioa eta...
2011, Apirila 13 - 17:29 — benitoBatzuentzako onartezina da euskalduna izatea eta euskara ez izatea zure nortasuna eta bizimodua egituratzen duena; beste batzuentzako onartezina da Jesusen irakaspenak ez izatea zure bizimoduaren ardatza… “Ez badira enteratzen, enteratu nahi ez dutelako da, guk pasa den astean eman baikenuen prentsaurrekoa” esango dizute, inolako lotsik gabe…
Hiperpolitizazioaz (Neure hegitik)
Xabier Gereño hil da
2011, Apirila 8 - 15:42 — benitoSustatun jaso dugu albistea, eta BIZKAIen informazio gehiago jaso. Langile handia izan zen Xabier eta gogoan hartu behar dugu euskararen ikaskuntza sustatzeko egin zituenak. Bakean bego.
@larbelaitz-i esker 1965ean Bilboko Herri Irratian euskara irakasten zebilen Itziar Arrarteri Gereñok egin zion elkarrizketa hau ezagutu dugu, Argiaren hemerotekan gordeta..
Eskaintza eta erabilera
2011, Otsaila 24 - 22:18 — benitoEta nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala landu dena izan da eskaintza? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.
Euskararen erabilera benetan noraino landu den galdetu du Txerrak Garaigoikoan.
Irakaslea lubakian
2011, Otsaila 19 - 14:31 — benitoIrakasleak beti egiten du topo hizkuntza borrokaren lubakiarekin, dagoen tokian dagoela
Atzo Sozilinguistika Klusterraren jardunaldian Xamarri egin zioten elkarrizketa publikoaren laburpena egin du Berriak.
Euskaraz edo euskararen alde
2011, Otsaila 9 - 10:16 — benitoEuskararen aldeko gauzak egin beharrean, gauzak euskaraz egin behar ditugu. Hori askoz eraginkorragoa da.
Euskalgintzaz ari da Anaut Euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldiaren harira Berrian egin dioten elkarrizketan.
Hitz horiek hizkuntz-klasearen testuingurura ekarrita akaso metodologia "modernoak" zer diren azalduko genuke, ezta?
Aldaba: Zarauzko euskaltzaleen ataria
2010, Abendua 25 - 19:28 — benitoZarauzko euskalgintzan ari diren pertsona eta erakunde batzuek sortu dute Aldaba ataria. Euskalgintzaren inguruko albisteak, baliabideak eta gogoetak banatu dituzte atal desberdinetan, euskalduntzearen inguruko atalean besteak beste.
Via Baionako gau-eskola.
- 1
- 2
- 3
- 4
- hurrengoa ›
- azkena »