entzumena

EITBren albisteak irakurtzen dizkizun makina

Aspaldian dago hor agian, baina ni gaur konturatu naiz, Eitb.com atariko albisteetan, albiste idatzietan, testua entzuteko aukera ere badagoela. "Orria entzun" loturan klikatzen bada, ahots sintetizatzaile batek irakurriko dizu testua, irakurtzen dituen pasarteen kolorea nabarmentzen den bitartean (karaokearen antzera).

Boteprontoan uste dut ikasten ari direnentzat lagungarria izan daitekeela testu idatziaren ahozko ispilu hori. Aplikazio zehatzagorik ere izan dezake agian.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Audiria: entzumena lantzeko ataria

Via EcLecTIC ezagutu dugu Audiria atari hau. Gaztelania ikasten ari denarentzat entzutezkoaren ulermena lantzeko entzungaiak eta bideoak eskaintzen dituzte, eta haiekin batera transkripzioak eta ariketak.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etxegiroan.com: testuak ahoz grabatzeko zerbitzua

Testu idatzi bat nahi zenuke entzuteko moduan eduki? Musikatua gainera? Klaserako zein beste hainbat gauzetarako interesgarria izango litzateke, ezta?

Ba etxegiroan.com-ek eskaintzen dizu hori: ipuinak, narrazio laburrak, olerkiak... Bidali eta ahozko narrazio profesionala edukiko duzu musikak lagunduta. Lagin batzuk dituzue bertan, ez dut prezioen berririk aurkitu webgunean, zuzenean kontsultatu behar da dirudienez.

Eskerrik asko Goio.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 27

27. biderrez gomendatuko dugu podcast hau. Oraingoan besteak beste Competencia estratégica para la comprensión auditiva en español como lengua extranjera lanaren harira gauza interesgarriak entzun daitezke entzutezkoaren ulermenaren lanketaz.

Horrez gain atal berria zabaldu dute blogean, tutorialen bilduma. tresna telematiko batzuen inguruko screencast edo bideo-tutorial batzuekin hasi dira.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozkoaren ulermena: wikia

Tres Tizaseko Carlos Díezek ahozkoaren ulermena ebaluatzeko gaztelaniazko ariketen bilduma egiten dabil Comprensión oral wikian. Sarean aurkitu dituen bideoak eta Hot Potatoes erabili du.

Berak aitortu duen bezala, ez dira oso aurrerakoiak ikuspegi didaktikotik, baina era guztietako probak egin ditu eta seguru ideia falta ibiltzen garen trebetasun honetarako zerbait ekarri ahal digula.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hamaika telebista

Hamaika telebista lokalen sarea emititzen hasi da. Interneten ere bideoak jarri ditu eskuragai.Ongi etorri bada.

Bideoak berton ikusi ahal dira, baina ez dute ematen enbotatzeko edo jaisteko aukerarik. Horrek ez du esan nahi aukerarik egon ez dagoenik:

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Vladi's podcast: entzungaien bilduma

Dingilizka21en bidez podcast hau aurkitu dugu. Euskara ikasteko entzungaien bilduma dirudi. irudiekin apainduta.

Hemen daukazue bat:


5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Radiokultura.com: euskara ikastaroa

Iparraldeko Radiokultura.com irrati elebidun digitalak eduki aukera polita jarri du entzuleen esku: blog-podcasta, erreportaiak eta goian aipatu dugun euskara ikastaro hori.

Beak eman zigun honen berri Euskara Irakasleak-en.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Belarri ona, hizkuntzak hobeto ikasi

El Paisen agertu da albistea, eta hau azken ondorioa:

Según los investigadores, la capacidad individual para distinguir los fonemas específicos del habla, tanto en el caso de la propia lengua como de otras, es un factor decisivo en el aprendizaje y capacidad para hablar y dominar otros idiomas.

Del.icio.us-en eta Rikardoren bidez.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Entzutezkoaren ulermena lantzeko baliabideak (gazt.)

Cuaderno Intercultural-en beste bilduma bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez