sarea

XXI mendeko ikaskuntza

Para seguir siendo relevantes en el siglo XXI, las instituciones educativas necesitan seguir el ritmo de los cambios rápidos que provocan los medios digitales. La participación de los jóvenes en este mundo en red plantea nuevas ideas acerca del papel de la educación. ¿Qué significa realmente explotar el potencial de estas oportunidades de aprendizaje disponibles en las redes y recursos online?

Soitu.es atariko Piel Digital atalean Juan Freirek artikulu biko sorta batean gazteak, teknologia lagun, garatzen ari diren ikaskuntza era eta ohituren berri eman digu:

Artikulu horietan aurkitu ditugu Digital Youth Research proiektua garatzen ibili den Mimi Itoren berba horiek.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

iKnow, hizkuntzak ikasi eta irakasteko beste zerbitzu bat

Japoniatik dator iKnow hau. Web2.0 zerbitzu askoren antzera, erabiltzaileei hizkuntzak (baita euskara ere) ikasi edo irakasteko baliabideak sortu, partekatu eta zabaltzeko aukera ematen du.

Kasu honetan hitz-zerrendak, fitxak eta sekuentziak sortu ahal dira, baita konpartitu eta komentatu ere. Erabiltzaile bakoitzari ikasi nahi duen hizkuntza eta bere interesen arabera ikastaroak eta ibilbideak gomendatzen dizkio.

Ez ditut aukera guztiak arakatu. Probarako hitz zerrenda bat sortu dut. Enbotatzeko kodea eskaintzen du eta hemen behean sartu dut. Aukera interesgarri batzuk dituela dirudi: lagunen sarea egitea, hitz eta esamoldeen audio grabazioak...  Itxura ona dauka, orain arte ikusi dugunetik desberdina, aparteko ezer izan barik.

Wwwhat's New-ren bidez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

50

51 baietz!

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara Munduan sarea

Ning-en diasporako ikasleentzako sarea sortzen ari dela ematen du.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

33

Astebetean.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Audio Lingua: entzungaien errepositorio kolaboratiboa

Audio Lingua hizkuntzak ikasteko lagungarri izan daitezkeen entzungaien bankua da. Erabiltzaileek eurek igotzen dituzte, eta hizkuntza eta mailaren arabera sailkatuta eskaintzen dira.

Momentuz ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelaniazko entzungaiak baino ez daude.

Comunidad Todoeleren bidez. 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Comunidad Todoele, edukiak bistan

Ning plataforman oso komunitate interesgarriak sortu dira azkenotan. Gure ZiriKTeroak eta Internet en el aula arrakastatsua bezala.

Gaztelania irakasleentzat aspaldian egon da beste bat, Comunidad Todoele, baina hango mezuak eta edukiak ikusteko berton erregistratuta egon behar zen.

Egun batzuetatik hona berriz edonork ikusi ahal ditu hango mezuak, eztabaidak, bideoak eta abar. Oso interesgarria gainera. Klasean ikaslearen ama-hizkuntza edo xede hizkuntza erabiltzearen inguruko eztabaida hau bezala: ¿Se debe usar en clase la L1 de los estudiantes?

Oharra: Nik Ning-en probak egiten aspaldian zabaldu nuen probako komunitate bat: Euskara irakasleak. Inori interesatzen zaio proba teknikoetatik harago joatea? 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez