Comunidad Todoele, edukiak bistan

2008 maiatzak 11 15:29
Joan

Ning plataforman oso komunitate interesgarriak sortu dira azkenotan. Gure ZiriKTeroak eta Internet en el aula arrakastatsua bezala.

Gaztelania irakasleentzat aspaldian egon da beste bat, Comunidad Todoele, baina hango mezuak eta edukiak ikusteko berton erregistratuta egon behar zen.

Egun batzuetatik hona berriz edonork ikusi ahal ditu hango mezuak, eztabaidak, bideoak eta abar. Oso interesgarria gainera. Klasean ikaslearen ama-hizkuntza edo xede hizkuntza erabiltzearen inguruko eztabaida hau bezala: ¿Se debe usar en clase la L1 de los estudiantes?

Oharra: Nik Ning-en probak egiten aspaldian zabaldu nuen probako komunitate bat: Euskara irakasleak. Inori interesatzen zaio proba teknikoetatik harago joatea? 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez