klaserako

Kasinoa: zuzentasuna lantzeko jolasa

Formación ELE blogean ideia hau eman digute zuzentasuna lantzeko. Esaldi bat zuzena den ala ez apostuak egitea da kontua. "Ondo/gaizki" ariketak baino dibertigarriagoa izan daiteke behintzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundiala klasean

Munduko Futbol Kopa daukagu egunotan Hegoafrikan (ez duzue jakin, ezta?). J. Ramónek E/LE (gaztelania) klaserako ideia batzuk bildu eta aurkezpen honetan jarri dizkigu. Udako ikastaroren baterako ideiaren bat emango digute geuri ere akaso.

Lotura: 15 ideas para vivir el Mundial en la clase de E/LE

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Murphy-ren legea eta agintera

Agintera lantzeko ariketa interesgarria, murphy-ren legea mintzagai hartuta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Spama hizkuntzaren irakaskuntzan

Formacion Elekoek hizkuntza klaserako ideia deigarria bota dute: Ikasleek spam-a bidaltzea. Lasai, spam hori ez da hain kaparra izango.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mikroipuinak

Irakurgai labur, erraz eta interesgarriak nahi baditugu, Josu Waliño idazleak astero eskainiko digu bat Mikroipuin-labea blogean.

Sustaturen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eta natura, blog interesgarria

Euskara Irakasleak sarean gomendatu digute bloga, eta naturarekin lotura duten gaietan artikulu asko eta interesgarriak ditugu bertan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ipuin (grabatuen) lehiaketa

Euskara ikasle eta mintzakideentzako ipuin lehiaketa berezia antolatu du Altsasuko Kima elkarteak. Mailen arabera bi kategoria daude sariketan, baina horiekin batera hirugarren bat, ipuin grabatuena, hau da, ahoz kontatutako ipuinen grabazioak aurkeztu daitezke kategoria horretan.

Ideia originala eta interesgarria duda barik.

Topagunearen bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: atazak eta materialak

AEK-koek Korrika 16rako prestatu dituzten materialak Korrika.org webgunean jarri dituzte eskuragai.

Ongi Etorri kantua eta Bidaia intimoak filmaren trailerra blip.tv-n dituzue ikusgai eta deskargagai (1 eta 2). Enpin, norberaren parrokian ez dute inor beatifikatzen, ezta haren predikua entzun ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz-jasa klaserako

Formacion Eletik jarraitzen dute klaserako ideia sinple baina baliagarriak eskaintzen. Hemen bat hiztegia lantzeko, Krisiarekin lotua, baina intereseko edozein gairekin erabiltzekoa.

Hemen gurean inork ez du inoiz eduki horrelako ideia sinpleren bat besteokin konpartitzeko?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez