ikaskuntza

Komatik esnatu eta beste hizkuntza batez mintzatu

Neska kroaziar bat komatik esnatu eta alemaneraz egiten hasi da kroaziera ama-hizkuntza ahaztuta. Aspaldian ekarri genuen Karrajura halako beste kasu bat. Hala ere, badirudi  zientziak ez duela asko sakondu hizkuntzak ikasteko sistema eraginkor horretan, beraz hain traumatikoak ez diren metodologiekin jarraitu beharko dugu.

Via Chuza!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Chatroulette

Creo que la idea es muy buena y que se podría reinventar un lugar como este con aplicaciones didácticas. Se evitaría el número de pervertidos y algunos hispanohablantes entrarían con ganas de conocer a gente, intercambiar idiomas o incluso para promocionarse como profesores particulares. Esto facilitaría el contacto entre aprendientes y nativos en un espacio didáctico e interactivo. El sistema es muy divertido y motiva a ser creativo y a llamar la atención de tu próximo visor.

— Sara (EcLEcTIC)

Interneteko azken nobedadeetako bat dugu Chatroulette, erabiltzaileak ausaz konektatzen dituen bideo-txata. Konektatu eta hantxe zer topatuko ez dakizula abenturan murgildu. Zer esana eman du asteotan, baita jolas dibertigarriak egiteko parada ere. Asmakizun deigarria eta hasieran fribolitate eta eskandalarko bidea eman badu ere, horrelako ideia sinpleen atzetik esploratu gabeko aukera interesgarriak egon daitezke askotan, hizkuntzaren ikaskuntzan aplikatzeko EcLEcTIC blogean egin duten proposamen hau bezalakoak.

Hemen ere baten bati eman dio zer pentsatua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gorriak dira loreak, berdeak zurtoinak

Bitxia Anibal de la Torreren bidez ezagutu dudan Helen Bucleyen ipuintxoa. Egia esan, zalantza egin dut: berariazko mezu bezala bidali ala aurreko mezu baten erantzun gisa. Pormala izan naiz ;-)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaskuntza ikusezina

Cristobal Coboren aurkezpen ikusgarria.

e-learning, conocimiento en red y web colectivatik jasoa

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Open Social Learning

Beste aurkezpen interesgarri hau aurkitu dut gaurkoan. Oraingoan, sarean ikasteko eta irakasteko modu berriei buruz ari zaigu Dolors Reig (Dreig) irakasle eta aholkularia.

El Caparazón blogetik jasoa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

By doing ikasten da

La fórmula del profesor que da la clase magistral y los alumnos hacen exámenes no funciona. Deberíamos aprender como cuando éramos pequeños: nuestros padres no nos sentaron en una mesa y nos dijeron que nos iban a enseñar a hablar, que eso era la gramática y lo otro, el vocabulario. No. El niño habla y, cuando se equivoca, sus padres le van corrigiendo. Aprendemos conversando con los niños, usando el lenguaje.

— Roger Schank

El Paisen egin zioten elkarrizketa Schank-i lehengo astean: Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"

Gaur Nodos Elera ekarri dute aipu hori besteak beste. Eta pentsatzen jarri naiz: hori ez da azken batean Vigotsky-k eta enparauek ziotena? Konstruktibismoa eta konektibismo berri hori kontrajarri nahi izan dira batzuetan, baina ikasi gauza esanguratsuak eginez interakzioaren bidez ikasten delako hori ez da azken batean hau guztia?

Adituren batek argituko?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diplomak eta portfolioak

Hezkuntzaren helburuak ez du diploma izan behar, portfolioa baino.

— Jeff Jarvis

Jarvisen hitz horiek atzo bota ziren New Yorken TEDxNYED jardunaldian. Hizlari asko eta gauza asko. Dreig-ek batu dizkigu batzuk El Caparazónen: TEDxNYED: El objetivo de la educación no debe ser un diploma, debe ser un portfolio.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ordenagailuak VS Liburuak

'Onartuko al genuke gure sendagileak diagnostiko bat egiteko edo gaixotasun bat sendatzeko ez erabiltzea eskanerrak, erradiografiak eta, oro har, osasun zientziei teknologiek egin dizkieten ekarpenak, bakarrik gure sendagilea teknofoboa delako?'

Aurkezpen bikain honen bidez laburbildu du Jolausek zer-nola aldatu den gizartea eta zer-nola aldatu behar den ikas-irakaskuntza.

The Jolaus Lifestreametik jasoa. 

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zertarako irakatsi hizkuntza?

Aditzak eta hiztegiak ikastea ez da hizkuntza bat ikastea. Hizkuntza komunikatzeko tresna bat da. Eta hizkuntza komunikatzeko ikasten bada, horretarako erabiliko da. Hizkuntza bat irakasten bada azterketak gainditzeko... ba, hutsuneak betetzeko, esaldiak berridazteko, aditzen zerrendak jakiteko...

— Josune Zabala

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebaluazioaren aurkako frontea

Nos dirán que somos partidarios de la ineficacia. Nos dirán que nos oponemos al progreso. Nos dirán que los evaluadores son científicos. Les diremos que en realidad son místicos y que funcionan como una secta. Les diremos que llegó el momento de cortar por lo sano. Les diremos que la “cultura de la evaluación” atenta contra la vida escolar porque es una forma de control y de tiranía. Les diremos, en estos momentos históricos de reformulación de la política educativa, que la batalla contra la ideología de la evaluación es, hoy por hoy, una de las grandes causas de la humanidad.

— "La impostura de la evaluación" taldea

Via Nodos Ele ezagutu dugu Andaluzian sortu den ekimen hau. Ebaluazioaren kultura ikuspegi industrial eta botereari lotutako baten fruitua dela diote besteak beste.  Tonu horretako aldarriekin berehala bat egingo duenik ez da falta izaten, zer den ondo pentsatu gabe gainera. Hala ere buelta pare bat emateko ideiak ditugu hor.

Laimposturadelaevalucion's blog

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez