euskaltzaindia

Kanpoko leku-izenak ahoskatzeko gomendioak

Euskaltzaindiak kanpo-izenak ahoskatzeko gomendioak plazaratu ditu. Gomendioak gomendio direla gogoratuta hona adibide batzuk:

  • Zurich: <tzurij> ("tz" hasieran eta euskalki batzuetako edo gaztelaniazko "J" bezala amaieran)
  • Yorkshire: <jorkxair> ("j" hori "y" bezala ahoskatuta)
  • Hamburg: <hamburg> (Iparraldean "h" ahoskatzen den bezala, bestela Hegoaldean gaztelaniazko "j" hori ahoskatzeko aukera ematen da)
  • Tübingen: "ü" hori zubereraz ahoskatzen den bezala. Bestela ü hori ahoskatzeko zailtasunak dituztenentzat "tibingen" edo "tubingen" alternatibak ematen ditu.
4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jagon Jardunaldietako hitzaldiak

Euskaltzaindiak webgunean jarri dizkigu ostiral honetan Bilbon emango diren hitzaldien laburpenak. Gaien artean gure arloarekin lotutako hau:

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinak eta euskara jardunaldiak eta Dolz-en hitzaldia

Euskaltzaindiak XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren azaroaren 20an. Aurtengo gaia "Etorkinak eta euskara" izango da. Programan didaktikaren munduan ezaguna den Joachim Dolz irakaslearen hitzaldia dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Abizenak eta deiturak

Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria euskal abizenez mintzo Euskonews-en, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegian eman duen hitzaldiaren harira.

Apur bat off topic izan daiteke hemen, baina beti izaten da gai interesgarria izen eta abizenena, eta gainera bideoan eta argi azalduta (euskara irakaslea izan da Mikel).

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bula daukagu!!!!

Probestu zu ere, oraindik bi egun geratzen dira eta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Orotariko Euskal Hiztegia Interneten

90. urteurrenaren ospakizunen karietara Euskaltzaindiak OHE ipini digu Interneten ikusgai eta kontsultagai.

Hemendik aurrera oraindik errazago "...eta Euskaltzaindiak zer dio?" galderaren erantzuna.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Biologia, ez arkeologia

Jakin behar dugu, akaso, fisika nuklearra irabazi dugula baina galdu sukaldea, lagunartea, egunez egunekoa, seme-alabekiko edo gurasoekiko adierazkortasuna. Pentsa dezagun, agian, galdu egin dugula, guztiok aberastu gaituen ahozko euskararen transmisioa, finean euskara idatzirako jauzia ahalbideratu diguna. Hauxe da gaur egungo erronka nagusia, alegia, nola bultzatu euskararen transmisioa maila afektiboan eta maila ez-formalean.

— Andres Urrutia

Beste kontu interesgarri batzuk ere aipatzen ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak, El Correon egin dioten elkarrizketa honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erlea

Euskaltzaindiak argitaratu eta B. Atxagak zuzenduko du Erlea aldizkari berria. Literatura izango du hizpide eta langai. Izen handiak ditugu bertan.

Eztia ala eztena? Kulturgintzak biak ala biak behar dituelakoan nago.

Ongi etorria aldizkari berriari!

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dena ergatiboarekin hasi zuan

Zorionak bada!

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahaztu ohi direnak

...Ahaztu egiten dugu euskara bera komunikatzeko tresna bat dela beste hizkuntzak diren bezalaxe, baina ahaztu egiten dugu euskarak berak nolabaiteko nortasuna ematen digula. Eta batzuek ulertzen dute nortasun hori modu batera eta beste batzuek beste era batera.

— Andres Urrutia (Euskaltzainburua)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez