bideoa

Gaurko hitzak

Bi urte Gaurko Hitzak, eta hortxe enredatu gaitu Maitek geure bideo-hitza egiteko. Eta hazi eta hazi dabil zerrenda.

Zorionak, bi urte hauengatik, eta eduki duzun arrakastagatik. Honela jarraituz gero, Gaurko Hitzaren bideo-hiztegiak Euskaltzaindiaren tomo guztiek baino sarrera gehiago izango ditu. 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dissapearing languages

Google-ek arriskuan dauden hizkuntzak salbatzen-edo hasi behar du. Living Tongues Instituteko hizkuntzalari batzuek lagunduta Youtube-n kanala zabaldu du: Endangered Languages. "Disappearing Languages" irakurtzen da kanalaren buruan. Gure hizkuntza inoiz hor agertzen bada, ez dakit arduratzeko arrazoi gehiago ez ote liratekeen egongo lasaitzeko baino.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideo berriak HABEren formazio sailetik

HABEkoek antolatzen dituzten ikastaro eta hitzaldi asko bideoan grabatu ohi dituzte. Editatu, jaso eta gero liburutegian jartzen dituzte eskuragai. Halaxe egin duten azken urte honetan batzuekin, eta 10 aletan bildu dituzte (pdf).  IFB deitzen da bilduma (Irakasleen Formaziorako Bideo-saila).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atera arbela kalera!

Euskara praktikatzeko kanpaina honen berri bideo batekin eman digute Pratikatu blogean:atera arbela kalera! kanpaina berria

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle baten Vloga

Vloga -bideo-bloga- ireki du Youtuben euskara ikasle batek. Euskaltegian izena eman du ikasturte honetarako eta bideo honetan (erdarazko bakarra izango ei dena) kontatu digu zein den bere asmoa: euskara ikastea jendearekin berbetan eroso egiteko beste, eta vlogak hori lortzen laguntzeko tresna izatea.

VlogaEuskaraz du izena kanalak. Naturaltasunaz eta gogoz ekin dio Asierrek abenturari. Ez dakit honelako esperientzia gehiago egon diren, baina hasiera interesgarria da, duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kamarak euskaltegian

Barakaldon Bideo eta Argazkilaritza tailer batekoak Udal Euskaltegian sartu dira, eta euskaltegiko egun bateko testigantza polit hau utzi digute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi euskara, eskertuko dizute

"Ikasi euskara, eskertuko dizute" izena duen bideoa zabaldu du Kontseiluak, gaztelaniazko bertsioa ere bada.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bai, nahi dut: AEKren bideoa

AEK-k 2010-11 ikasturterako bideo-spot hau egin du.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle Madarikatua

Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian bideo-lehiaketa antolatu dute ikasturte amaieran. Ikasle madarikatua hau dugu aurtengo irbazlea.

Via Camile Fauque

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xuberoako ikastaldia

Zuberoan udan eta euskara ikasten ari dira. Hona testigantza-kronika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez