hea

EH Bildu: doakotasuna

Helduen euskalduntze alfabetatze sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta euskara ikasteko doakotasuna eta sektoreko agente guztien arteko osagarritasuna sendotu.

— EH bildu

Bai, hauteskudeak datoz laster sartaldeko lurraldeetara, eta gureari dagokionez alderdiek zer agintzen diguten hasiko gara errepasatzen.

Agerpen ordenan hastearren, euren euskararekiko programa mintzagai publikoa izan baita, EH Bilduk zer asmo duen ekarriko dugu.  Funtsean goiko horiek hemendik hartuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko lehen gaueskolak 30 urte

1980an eratu zen Donibane Lohizune - Ziburuko gau eskola. Lapurdin eta Ipar Euskal Herri guztian lehehengoa, Koldo Ameztoi ipuin kontalari ezaguna izan zen lehehengo irakaslea gainera. Igande honetan, urriak 31 egingo da ospakizuna.

Via Argia

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erroko erronkak

HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantziazio sistema hobetu, curriculuma osatu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia berriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideekin elkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesua ebaluatzea, besteak beste.

— Eugenio Mujika (HABEren zuzendaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea hil da

Auto-istripu batek eroan digu Juan Jose Zearreta gaur. Euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea azkenotan, baina euskalduntze-alfabetatzearekin lotura handia izan zuen hastapenetako garaian.

Lehen Urratsak, Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburu sortetan jardun zuen besteak beste, eta Euskaltzaindiaren babesean AEKren sortzaileetako bat izan zen.

Gogoan izan dezagun, eta gure doluminak familiari, lagunei eta lankideei. 

Via: Filoblogia.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskafea: Nafarroan helduen euskalduntzea sustatzeko

Euskara ikastera animatzeko Nafarroako udal euskara-zerbitzu batzuek Juan Valdes bat ipini dute kafea banatzen, asto eta guzti.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastolak, Hezkuntza sailburua eta publikotasuna

Erramun Osak, HPS utzi eta blogari ekin dio berriro. Hezkuntza sailburua eta ikastolen jaiak direla eta, gogoeta egin du gobernu honen asmoez. Sare publikoen alde jokatuko bide du. HEAn berdin jokatuko du?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiak hezkuntza-sistemara?

Kanpotik etorritako pertsona heldu batek hemengo bi hizkuntzatan alfabetatu nahi izango balu, gaztelania ikasteko hezkuntza sistemara jotzea luke, euskara ikasteko, ordea, oraindik ere gau-eskola kutsua duen euskaltegi batera jo beharko.

— GorkaAzk

Euskara Irakasleak-en talde bat sortu da Helduen Euskalduntzea Hezkuntza sisteman sartzea eskatzeko. Foro horretako Zergatik Kultura eta ez Hezkuntza? mezuan irakurri ditugu hitzok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikaslearen txartela

Irungo Udalak sortu du, euskara ikasten dutenek informazio berezitua eta prezio merkeagoak izango dituzte euskarazko produktu, zerbitzu eta aktibitateetan.

Txartelaren ideia hau ez da berria, Donostian duela urte batzuk jarri zen martxan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EAEko eta Nafarroako administrazioen artean akordioa.

Euskara sustatzeko akordioa sinatu dute. Helduen euskalduntze eta alfabetatzean jarduerak koordinatzea dago barruan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskalduntzea eta plangintza

Inor ez da arduratu helduen euskalduntzearen benetako hizkuntza plangintza egiten

— Sagrario Aleman

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 62. zenbakian argitaratutako elkarrizketaren izenburua (PDF, 7. orr.)

Ikusten duzuenez, Administrazio Euskaraz aldizkarian badugu zer irakurri hil honetan (eta beti).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez