ekitaldiak

Euskara bere bakardadean

Euskararen inguruko bideo sortak ari dira agertzen Youtuben azkenotan. Esango nuke Unibertsitateko ikasleen lanak direla. Deigarria eta desberdina Iratxe Garitagoitiak eta Nahikari Santanok sinatzen duten "Euskara bere bakardadean" hau.

Eibarren egongo da  baten bat neskari konpainia egiteko, ezta? Tongue out

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz bizitzeko aukerak Donibaneko Irrintzi euskaltegiarekin

Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi euskaltegiak euskaraz bizitzeko aukerak izenpean jarduera sorta zabala atondu du gaurtik hasita eta datorren astera bitartean, auzoko jaiekin batera. Ondo pasa ba!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasblogak 09

Hezkuntza munduko blogarien ekitaldi honen edizio berria. Aurten Erandion ekainaren 29an. Hemen duzue programa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditza 2009

EKE eta AEKren eskutik maiatzaren 16an egingo dira diktaketak laugarrenez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kameratoia

Topaguneakoek laugarren aldiz antolatu dute "Ikus-entzunezkoen Rally" izenarekin hasi zen ekimen hau. Egun batean bideoa egin eta erakustea da kontua. Parte-hartzera animatzen ez bazarete ere, hortik ikus-entzunezko material deigarriak etortzen direla jakin.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Utzi korritzeari

Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.

— Pako Aristi

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sopelako XV Esaera Zaharren Txapelketa

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez