Euskara ikasteko liburuen ondarea
2011, Urria 9 - 00:15 — benitoEspainiako Kultura Ministerioaren Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala gunean euskara ikasteko "metodo" historikoen zerrenda hau dago. XIX eta XX mendeetako 13 testu daude hor, eta bertsio digitalizatuak kontsultatu daitezke.
Batek daki, zahar horiek gaur egun ere baliagarriak izan daitezke.
Arian metodoa
2011, Iraila 28 - 23:11 — benitoElkar argitaletxeak atzo aurkeztu zuen Arian metodoaren lehenengo atala, eta bideo hau egin dute promozionatzeko.
Aprendereuskera.com
2011, Urtarrila 12 - 10:19 — benitoAspaldian ezagutzen dugu euskara ikasteko sarean dabilen "Curso de euskera" (pdf) izenekoa. Gorka ikastaroaren egileak sarean jarraitzen du eta aprendereuskera.com webgunea atondu du kolaboratzaile batzuen laguntzarekin. Gune horretan ikastaroaren pdf dokumentua ez ezik, haren html bertsioa ere badugu, horrez gain gunean sartu eta Revista sobre cultura vasca en el mundo gaztelaniazko bloga erakusten digu.
Euskara, lesson 1
2010, Martxoa 11 - 20:49 — benitoLo primero de todo es que tenemos 3 tipos de Euskera. Uno es el Batua, que es el que normalmente se utiliza en Gipuzkoa, y el que se enseña a las persona que están aprendiendo, ya que es como el mas universal.
Después tenemos el Vizcaíno, que es el que se utiliza en Bizkaia, y que es un poco mas cerrado.
Cualquier persona que te hable el Bizcaíno te sabrá entender el Batua, pero muchas veces uno que hable el Batua, no entiende el Vizcaíno.
Bideokontsolak eta bideo jolasen inguruko foro batean erabiltzaile batek hango partaideei euskararen oinarrizko kontzpeptuak erakusteko "lezioak" antolatu ditu. Deigarrian nozio horien azalpen batzuk:
Tampoco tenemos la CH, para ello utilizamos los TZ-TS y TX.
Tampoco tenemos la LL, ya que con una L nos basta y nos sobra. Tampoco utilizamos acentos ni tildes.
Parecerá fácil escribir en euskera, pero nada mas lejos de la realidad, es muy difícil, ya que tanto las TS-TX y TZ, como las S – X y Z se pronuncian igual.
Euskararen akademia popular hauek irribarrea eta kezka ekar ditzakete aldi berean. Euskarari buruz gure inguruan bertan zelako pertzepzioak dabiltzan batzea interesgarria izango litzateke, ezta?
Euskara ikasten hasteko gida blog batean
2009, Abendua 22 - 18:33 — benitoINFESTz izeneko blog batean aurkitu dugu euskara ikasten hasteko kurtso-gida moduko honi ekin dio, gaztelaniaz. Euskararen oinarrizko deskribapen formala da, gramatika, morfologia, sintaxia eta halakoak, blogariak 40 orduko ikataro batean jasotako oharretan batutakoak, galizieraz jasotako ikastaroa gainera.
Blogariaren hitz hauek hasieran, ez dira ohikoak izaten EHtik hego-ipar-ekialde-mendebalderantz (azpimarra nirea):
El euskera es uno de esos idiomas del que poco conocemos y que pertenece a nuestras tierras. Pero debido a la división autonómica de nuestro país, solo se enseña en aquellas en las que se practica el idioma. Soy de la opinión de que deberíamos aprender todas las lenguas oficiales del territorio nacional. No soy nacionalista de ningún tipo ni siento que pertenezca a España, pero ya que por ley vivimos todos en el mismo país, lo mínimo que podríamos hacer es aprender el idioma oficial de aquellas regiones que lo tienen para comprendernos unos a otros a otro nivel.
Mintza hadi lagun! Hitanoa lantzeko beste tresna bat
2009, Abendua 1 - 13:52 — benitoDuela gutxi Jon Urruxulegik prestatu duen metodoaren berri izan genuen, eta orain Ritxi Lizartzak egin duen lan hau dugu, liburua eta DVDa. Durangon hika egiten ikasteko aukera egongo da bada.
Informazio gehiago Ikasbilen.
Hi! Hika ikasiko dinagu?
2009, Azaroa 10 - 20:03 — benitoJon Urruxulegik hika ikasteko metodoa egin eta Txertoa etxeak argitaratu du. Hikari beldurra galtzea du asmo nagusia.
Via argia.com