euskaltegiblogak

BlogaBoga: Legazpi6ren bloga

Udan zehar agertu direnen artean Legazpi6 euskaltegikoen blog berria dugu. Orain arte ikusi ditugun euskaltegien blog "korporatiboen" artean berezia. Pertsonaia batzuen aurkezpenak publikatu dituzten orain arte. Apur bat kriptikoa egin zaizkit deskribapenak, baina esango nuke bertoko irakasleek hartu dituzten ezizenak, abatarrak edo alter-egoak direla (batez ere mezuak udan publikatu direlako... ;-) ).

Aurkezpenen ostean KomaHantxe, Pinpilinperpauxa, e-poxpolin eta bestek zer ekarriko diguten zain.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahiz eta mila aldiz jarri

Gaur sorte daukagu telebistako saio bat jarriko dut-eta, baina beti bezala ez da ezer entzuten edo oso gaizki entzuten da. Berdin dio, “total, ez dut ezer ulertuko nahiz eta audioa ona izan” pentsatzen du. Saioa bukatutakoan, “zer moduz ulertu duzue” galdetzen du irakasleak eta “beno…” erantzunak jasotzen ditu. Saioari buruzko galderak egin ondoren berriro jartzen du ea zerbait gehiago harrapatzen duten… ezer ez. “Nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dugu” pentsatzen dute irakasleek; “nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dute” pentsatzen du irakasleak.

— Ikasle arrunt bat

Hernaniue blogean (Hernaniko Udal Euskaltegia?) irakurri dugu Ikasle arrunt baten kronika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Larrauri Mendotxe bidean: klaseko bloga

Txerrari esker blog honen berri izan dugu. Dirudienez 4. mailan diharduen norbaitek egiten du. Klaseko saioak eta beste hainbat eduki plazaratzen dabil ikasturte honen hasieratik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Goiztiri euskaltegia: bloga

Goierri partean blogintzak tradizioa duela ematen du, eta orain Goiztiri AEK euskaltegiak  aurzketu du berea.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ateak zabalik: Nafarroako AEKren bloga

Zabaldu.com-en bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Garagarra bloga

Blog (ez hain) berria. Egileaz ez dago informazio askorik, baina gure ingurumarikoa izateko pinta guztia dauka. Landua, interesgarria eta jardueren eta baliabideen bilduma onak dauzka.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hementxe: Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegiaren bloga

Euskaltegiko jarduerak zein euskararen inguruko albisteak plazaratzen dituzte Euskal Etxekoek.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bisigu: beste blog bat

"Euskara goi mailarako materialak" tagline duela Durangoko Hizkuntza Eskolaren ingurutik heldu zaigu blog interesgarri hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz

Jon Antxiak HABEren On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz ikastaroan egindakoaren eta bere proiektuen berri eman digu blogean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez