Ahozko hutsuneak bete
2012, Urtarrila 27 - 13:34 — benitoAhozko grabazio batekin Soundcloud zerbitzuan hutsuneak betetzeko ariketa nola egiten daitekeen erakutsi digute Me manifesto izeneko aktibitatean, ingelesaren irakaskuntzarako ideiak ematen dituen 4c blogean.
Funtsean grabazioan tarte isil batzuk uzten dira eta ikaselari Soundcloud-en komentario-sistema bereziaren bidez hutsune horietan egokien uste duten hitza edo hitz-sorta sartzea eskatzen zaio.
Ahozko cloze-test-a edo deitu daiteke, ezta?
Eitb.com-en bideoak eta audioak jarraitzeko RSS kanalak
2009, Martxoa 18 - 00:59 — benitoEitb.com-en ikusentzunezko dokumentu interesgarri ugari plazaratzen dira egunero. RSS jarioak eskaintzen dituzte albisteak jarraitzeko, baina ez dut aurkitu publikatzen dituzten bideoak eta irratsaioen grabazioak jarraitzeko jariorik. Irratsaioen kasuan programa batzuek podcast-a dute, baina ez guztiek.
Feed43 zerbitzuarekin eitb.com-ek publikatzen dituen azken bideo eta audioen jarraipena egiteko jario pare bat prestatu ditut. Hemen dauzkazue:
- Bideoak: http://www.feed43.com/etb-bideoak.xml
- Audioak: http://www.feed43.com/eitbaudioak.xml
Posiblea da bideo edo audio asko batera publikatzen direnean baten bat ez agertzea jarioetan, baina egunero zer publikatzen duten begira bazaudete lagungarri izango zaizuela uste dut.
Audio mezuak blogean jasotzeko tresna
2008, Abendua 6 - 19:43 — benitoEducacion Tecnológicaren bidez norberaren blogean edo webgunean ahozko mezuak jasotzeko widget honen berri izan dugu.
CLEAR (Center For Languaje Education and Research) erakundeak eskaintzen digu doan bere webgunean. Bertara joan, izena eman eta materials and products > audio dropboxes atalean dropbox berria sortu, kodea hartu eta nahi duzun lekuan itsasita honelako bat edukiko duzu:
Oso interesgarria begitandu zait ahozko jarduna interneten zelan erabili dabilenarenzat: ahozko iruzkinak jaso, mezuak, azalpenak.
Eta mezuren bat utzi nahi baduzue, izen bat sartu eta bidali baino ez duzue egin behar.
Wiziq, eskola birtualak zuzenean
2008, Azaroa 15 - 20:01 — benitoIkaslearekin zuzenean jarduteko tresna: arbel birtuala, bideoz edo ahoz jardun daiteke, edukiak banatu...
Uploaded on authorSTREAM by rmarsiglia
Educación tecnológica-n ikusita: Wiziq: clases virtuales en tiempo real
Han beste bi tresna hauek ere aipatzen dira: DimDim eta Yugma.
Radiokultura.com: euskara ikastaroa
2008, Urria 28 - 19:48 — benitoIparraldeko Radiokultura.com irrati elebidun digitalak eduki aukera polita jarri du entzuleen esku: blog-podcasta, erreportaiak eta goian aipatu dugun euskara ikastaro hori.
Beak eman zigun honen berri Euskara Irakasleak-en.
Aukera berria Euskaltuben: audio fitxategiak
2008, Iraila 9 - 12:50 — benitoEuskaltubek berrikuntza ugari dakartza irail honetan. Haien artean audio fitxategiak sareratu eta partekatzeko aukera. Enbotatzeko kode eta guzti.
Listen and Write: diktaketak eta gehiago sarean
2008, Ekaina 8 - 01:15 — benitoZerbitzu berria sarean. Listen and Write-k entzungaiak eskaintzen ditu transkripzioak edo diktaketak egiteko. Zeure entzungaiak ere igo ahal dituzu.
Wwwhat's new-ren bidez.
Hemen daukazue proba bat.
Audio Lingua: entzungaien errepositorio kolaboratiboa
2008, Maiatza 31 - 19:02 — benitoAudio Lingua hizkuntzak ikasteko lagungarri izan daitezkeen entzungaien bankua da. Erabiltzaileek eurek igotzen dituzte, eta hizkuntza eta mailaren arabera sailkatuta eskaintzen dira.
Momentuz ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelaniazko entzungaiak baino ez daude.
Comunidad Todoeleren bidez.
Entzuteko literatura
2008, Martxoa 15 - 13:59 — benitoEuskarazko literatura testuen podcasta. Irusakuren bidez ezagututa.
Euskarazko irratiak sarean: zerrenda
2008, Otsaila 8 - 00:28 — benitoEuskaraz emititzen duten irratien zerrenda. Webguneak eta sarean entzuteko moduak.