prestakuntza

DAO

Ar Redadeg laster abiatuko dela, Bretainian hizkuntza helduen irakaskuntzan diharduen DAO erakundearen berri ekarriko dugu hona. Bretoiera ikasteko zentroak eta eskolak koordinatzeaz gainera, materialgintza eta prestakuntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Informatikan jantzi ala...?

Kontua ez da informatikan adituak sortzea, komunikazioa sustatzea baizik. Informatika irakastea akats larria da. Etxean telefonoa kontratatu zenutenean, familiako inor ez zen telekomunikazio ingeniari egin.

— Angustias Bertomeu

Sareko Argian jaso dugu Emakumeak, berdintasunerako, desberdin korapilatzen direnak jardunaldiaren berri. Angustias Bertomeu enpresaria eta E-mujeres webgunearen sortzailea izango da jardunaldiko hizlarietako bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzaren modak

La formación tiene que ser un foro vivo de ideas y de recursos, no un catálogo de moda.

— Fernando Trujillo

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Getxolinguae 2010

Maiatzean egingo aurten, egitaraua eta eduki batzuk aurreratzen hasi dira dagoeneko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Textos aldizkaria: Gaitasun komunikatiboaren bilakaera

Aldizkarien eguna gaur.

"La evolución de la competencia comunicativa" izenburuarekin plazaratu da Textos aldizkariaren 53. alea. Textos hizkuntza eta literaturaren didaktikaren aldizkaria da, eta edukiak eskuratzeko harpidetza behar da.

Graó argitaletxeak egiten du Textos eta beste aldizkari batzuk ere bai, hain zuzen ere hezkuntza-berrikuntzaz diharduen Aula aldizkariaren azken alean ere gaitasun komunikatiboa dute hizpide.

Via Blogge@ndo.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKTak eta didaktika

Askorentzat, IKTen formazioa da didaktikarekin duten lehen kontaktua. Inork ez die irakatsi irakasten orain arte eta jasotako ereduak errepikatu dituzte. Horregatik, IKTetan formazioa ematea aitzakia izan da azkenean metodologiaz eta ebaluazioaz hitz egiten jartzeko.

— Ainhoa Ezeiza

Mak-ek Ainhoa Ezeizari egin dio elkarrizketa oraingoan: Ainhoa Ezeiza, sare sozialetatik irakaskuntzara (y viceversa) (Mi blog de blogs)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntza jarraia zer den

La formación del educador debe instrumentalizarlo para que él cree y recree su práctica a través de la reflexión sobre su cotidiano.

— Paulo Freire

José Antonio Jiménez Ramosek ekarri ditu Freireren hitz hauek bere blogera, eta Jolausen bidez gugana ailegatu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntza zer den

La formación es parte del trabajo y por lo tanto se deben exigir resultados.

— Salvador Llopis

 La formación TIC del profesorado, asignatura pendiente (educ@conTIC).

IKT edo prestakuntza teknologikoaz ari da Llopis, prestakuntza boluntarioa edo derrigorrezkoa izan behar den argudiatuz. Hitz horiekin geratu naiz hala ere, prestakuntza lana hobeto egiteko tresna bada, ahalik eta baldintza eta aukerarik onenetan eskaini behar da duda barik, baina, aldi berean, prestatuari ere ez zaio ezer eskatu behar?

Sentsazioa izaten dut prestakuntza aukerazko plusa bezala ikusten dela askotan, eta gainera norbaitek emango digun zerbait bezala soilik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dena ez da "ikasi" behar

considero que és el moment d’assumir decididament, des dels centres d’idiomes, que no absolutament tot allò de nou que fa el professorat ha de tenir un procés de formació formal al darrere

— Enric Serra

(...uste dut hizkuntz-zentruetan behingoz asumitu behar dugula irakasleek egiten dituzten gauza berri guztiek ez dutela zertan izan prestakuntza prozesu formala atzetik)

Enric Serra lagunarekin emango diogu hasiera urte berriari. Urte berri on guztioi, eta ikas ditzagula gauza berri asko 2010 honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diru publikoaren negozioa

Baina herri santu honetan tradizio bihurtu da diru publikoz sortutako edukia gero publikoari berriz ere saltzea, ezta?

— Joxe Rojas

BBCk antolatu duen kazetaritza-eskola publikoaz ari da Joxe, eta hemen ditugun master garesti eta diru-publikoez lagundatukoekin konparatu ditu. Baina konparazioa kazetaritzatik harago ekartzea ez da zaila izango seguruenik.

Akademia (Gaur8)

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez