politika

Urgell eta Etxezarreta

Kinielak argitzen doaz, Blanca Urgell izango ei da Kultura Sailburu berria Lakuan, eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikako zuzendaria. HABEko zuzendaritzarako kinielarik?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lehendakariz lehendakari

Eta horrela, mantso baina seguru, lortuko dugu halako batean gure herria euskalduntzea, lehendakariz lehendakari. Hori bai, erritmo horretan...

— Amagoia Mujika

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ministroaren kultura

Hay autonomías donde los niños saben desenvolverse sólo en su lengua materna

— Angeles González-Sinde
(

Polemika handia zabaldu da Interneten González-Sindek sareaz esan/uste dituenekin. Hizkuntzen inguruan dakarren "kultura" ere ez da oso irekia antza denez, internautaren batek ohartarazi duen moduan, gaztelania hizkuntza bakarra duten komunitateez ari ez bada behintzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pronostikoak

"Jainkoaren aurrean apalik..." hasten den hori nork kantatuko duen-eta, guri zer jausiko zaigun kiniela, iragarpen eta aieruetan ibiliko dira asko. Cybereuskadiko Jose Antonio del Moralek bere kiniela egin du publiko, eta guri dagokionez:

  • Kultura sailburua: Joseba Arregi
  • Euskara sailburuordea-edo: Andoni Unzalu
  • Hezkuntza: Barbara Dührkop

Kiniela gehiago? Proposamenik? Boluntariorik?
Via Sustatu

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: Ezker Batua

Helduak euskalduntzeko gaur egungo hezkuntza-egitura sendotzea eta eraldatzea:

  • Emaitza akademikoen araberako laguntzak handitzea eta orokortzea, harik eta doakotasuna lortu arte.
  • Irakaskuntza-sistemak teknologia berrietara eta ikasleen ezaugarri zein premia berrietara egokitzea eta finantzatzea.
  • Etorkinentzako programa bereziak sortzea eta euren aukera
    ekonomiko, denbora, ama hizkuntzara egokitzea eta/edo jatorrizko egoera
    diglosikora ere bai: magrebtarra (bereberra/arabiera arrunta),
    hegoamerikarra (kitxua/aimara, gaztelania)...

Erabili.com-en tartea eman diete EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei hizkuntza-politikaz dituzten asmoak plazaratzeko. Gaurkoan EBren txanda izan da: Euskarari agindutakoak (II)

Eta goiko hori Helduen euskalduntzeaz diotena.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikari arinaiztarra

Mezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.

— Lorea Agirre

Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)

Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?

Anjel Lertxundiren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-koakzioa

Hizkuntza ezin da sustatu beste hizkuntza bateko hiztunen eskubideen bizkar, edo diskriminazio eta koakzio bidez hizkuntza hori baztertuz edo berari min eginez

— Luis Herrero

Europako Parmalmentuak hizkuntz-aniztasunaren inguruko ebazpena onartu du talde popularrak bultzatuta. Herrerok egindako ekarpena da esaldi hori, eta ekarpena onartu egin da.

Sareko Argiaren bidez heldu zaigu albistea.

Informazio gehiago:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Abre los ojos. Cierra la boca

Hitzik gabe (baina ez da txistea).

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinbolo iraingarriak

Berriak aparteko oihartzunik izan ez badu ere, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki batek zeharo harritu nau. Sinbolo «iraingarriak» dituzten euskaltegiak diru-laguntzarik gabe geratzeko arriskuaz ari naiz.
Sinbolo horiek zeintzuk diren, norentzat izan daitezkeen iraingarri eta zer den iraingarri zehaztu gabe plazaratu dute erabakia. Baina, noren esku geldituko da «iraingarritasun» hori neurtzea? Bezeroen esku? Langileen esku? Epaile baten esku? Akaso Azkarate anderearen esku? ...

— Xabier Aranburu

Sinbolo iraingarriak (Zuzendariari - Berria)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Instantzia

Andu Lertxundik instantzia bidali die 25 urte betetzen dituzten erakunde publiko guztiei.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez