normalizazioa

Gizarte euskaldunik espero?

Beraz politikoen elukubrazio burutsuen gainetik, ikastola eta euskaltegien lan eskergaz aparte eta erabilpen-planekin batera, hasi beharrean gaude «euskararen eremu autonomoaz» hitz egiten, bestela iraupenean sinesteak ez du zentzurik. Nik espero dut, oraindik ere, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan euskaldun gehiago izatea, baina ez dut espero eremu horietan inoiz gizarte euskaldunik.

— Rufino Iraola Garmendia

Euskararen korapiloak (Rufino Iraola Garmendiaren bloga)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara zertarako?

Galdera horren inguruan bi blogetan egindako gogoetekin egin digu lotura Txerrak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara bizi eta partekatu

Dena daukagun hiztunak gara eta euskara erritmoz, jakinduriaz eta aberastasunaz bete-betean bizitzen eta partekatzen badugu, hiztun kontziente gehiago erakartzen dugu naturalki. Edozein lekutan eta edozein momentutan, horretarako moralezko konpromisurik eskatu beharrik gabe.

— Petra Elser

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Oihanaren legea

En todos esos ejemplos se rechaza el darwinismo, la supervivencia de los más fuertes; es decir, la Ley de la Selva. Porque la selva no proporciona las condiciones de vida deseables para los humanos, sino las propias de las fieras. En tales ejemplos se reivindica un trato diferente, más favorable y compensatorio para el segmento más frágil; se rechaza la igualdad indiscriminada, porque perjudicaría a esa parte más débil. También las lenguas que padecen una situación de relativa o total marginalidad, las lenguas minorizadas, necesitan un tratamiento favorable y compensatorio. Ese es el caso del euskera.

— Iñaki Martinez de Luna

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza eta nazio-erreferentziak

Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan. Bien bitartean, euskal estatua gora eta euskal estatua behera gabiltza. Gurea ez ote da patetiko samarra?

— Joxe Manuel Odriozola

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Telebistak zertarako balio duen

Adibide txiki bat jartzeko: gure garaian, jolasten ari ginela, Socorro! esaten genuen. Duela urte batzuk, lehenbizikoz entzun nuenean Laguntza, mesedez! edo holako zerbait, esan nuen, neure artean, Kontxo! Telebistak balio dik zerbaitetarako.

— Patxi Goenaga

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Identitatearen oinarria

Tradizioak erakusten digu hizkuntza praktikaren gainean eraikitzen dugula identitatea

— Imanol Miner

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aukerak

EAEn behintzat, gizarteak baliabide asko jartzen ditu herritar guztien eskuetan hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzeko, hezkuntzako behe-mailetatik hasi eta Unibertsitateraino, bai eta euskaltegi publiko nahiz diruz lagundutakoen bidez ere. Ehunka mila herritarrek erabili dituzte baliabide horiek, baina jakina, batzuek ez. Izan ere, pertsona bakoitzak -edo haien gurasoek- bere erabakiak hartuz jorratzen du bizitzaren bidea, bere historia eraikitzen du, eta horrela, batzuk eskas heltzen dira Administrazioaren ateetarako, ez bakarrik euskaragatik. Zergatik pribilegiatu nahi dituzte urritasun linguistikodunak?

— Roberto Manjón Lozoya

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzak ez du antzik jaboiarekin

Buruntzaldeko Udalek aspaldian jarri zuten martxan transmisioari begirako plan zabala. Horren fritua dirudi, besteak beste, Euskaltuben Txerrak aurkitu digun bideo hau. Buruntzaldeko Udalek HABE eta Soziolinguistika klusterrarekin batera egina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elebitasun pasiboaz

Niri neuri oso estrategia egokia iruditzen zait. Areago, estrategia bakarra da. Baina esan beharra daukat horretarako ezinbesteko baldintza euskaldun aktiboak egotea dela, alegia, beste horien euskalduntasun pasiboa aktibatuko duten euskaldunak egotea. Eta horri ez zaio erreparatzen.

— Martin Rezola (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez