materiala

Nire lehen koadernoa: euskara bakarka lantzeko bilduma

Hipialtza izeneko blogean ikusi dut txertatuta Durangoko Berritzegunetik datorren koaderno hau. Eskolako edukiak etxean edo bakarka lantzeko bilduma da, eskolako ikuspegitik, baina heldu askori ere baliagarri izan dakieke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertsolaritzaren inguruko unitate didaktikoa

Bihar da berandu blogean Gorka Azkaratek Jon Eizmendi irakasleak DBHrako prestatu duen unitate didaktikoaren berri eman eta eskura jarri digu. Inguru erdaldunetako gazteak euskal kulturara hurbiltzea du asmo nagusietako bat, eta DBHko ikasleentzat eginda dagoen neurrian, euskara ikasten duten helduentzat ere baliagarriak izan daitezke planteamenduak eta ideiak.

Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ari-arika, ezpainetan hika! unitate didaktikoa

Zumaiako Udalaren ekimenez, Mintzola fundazioak umeekin hitanoa lantzeko unitate didaktikoak prestatu eta sarean jarri ditu.

Ahotsak.com-en bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal interjekzioak

Barakaldoko Hizkuntza Eskolaren bueltan hainbat blog dabiltza aspaldian euskara ikasleei begira jarrita. Dizngilizka B2 da haietako bat, eta eurentzat ez ezik, guztientzat baliagarriak izaten diren ideiak eta materialak jartzen dituzte eskura, interjekzioen zerrenda hau bezala.

EUSKAL INTERJEKZIOAK

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrikaren unitate didaktikoa

Ikastolen Konfederazioak unitate didaktikoak prestatu ditu eskola eta ikastoletan Korrika 17ren bueltan jarduteko. Unitateen materiala sarean dago eskuragai, Megaupload zerbitzuan hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle: unitate didaktikoa sortu

Pedro Lonbidek Moodle-en osaketa funtzio berria azaltzen hasi zitzaigun lehengoan. Orain funtzio hori erabiliz unitate didaktiko bat zelan antolatu daitekeen erakutsi digu.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

A2n ahozko jarduerak garatzeko materialak

Santurtziko UEko Pilar Montoyak A2 ikastaro batean ahozko jarduerak garatzeko materialgintza programa bat garatzen ari da, eta blog honetan guztiokin partekatzen ere bai.

Eskerrik asko guztiokin konpartitzeagatik, Pilar.

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastolen material berria

Ikastolen Elkarteak Sustatun iragarri ditu material berriak: Zotropo ipuinak eta DVDak, Gorputz-atalak eta urtaroak lantzeko horma-irudiak, eta Matraka eta Baga, Biga, Xagu eta Xiga jolasak.

Ikastola.net helbidean duzue informazio gehiago.

Guretzako ere baliagarriak izan daitezke, batez ere eskolan umeak dituzten gurasoekin.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da materiala?

...material es cualquier cosa que traspasa la puerta del aula

— Ernesto Martín Peris

Fernando Trujillok Comillasetik beste kronika bat ekarri digu: Encuentros (ELE) Comillas: enfoques metodológicos en los materiales de ELE (De Estranjis)

Ernesto Martín Peris eta Sonsoles Fernández aritu dira gaur, eta lehenengoari hartu dizkio goiko hitzak.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzaren Erabilera Makurrak Eta Erdarakadak

Scribd-en dago dokumentu hau. Larrauri Mendotxe bidean blogean aurkitu dugu haren erreferentzia.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez