korrika16

8 urterik behin

Eta gure trauma da, zortzi urtez behin, bat bakarra bihurtzen zaigula euskaldun praktikante eredugarri; bat bakarra, alajainkoa! Eta hori Lehendakari egindakoan. Lehen, Ibarretxe; orain, Patxi. Martxa koxkorra. Ez goaz, ez, korrika.

— Jesus Mari Mendizabal

Korrika...? (diariovasco.com)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: atazak eta materialak

AEK-koek Korrika 16rako prestatu dituzten materialak Korrika.org webgunean jarri dituzte eskuragai.

Ongi Etorri kantua eta Bidaia intimoak filmaren trailerra blip.tv-n dituzue ikusgai eta deskargagai (1 eta 2). Enpin, norberaren parrokian ez dute inor beatifikatzen, ezta haren predikua entzun ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Benvigut/da KorriCursara

Bartzelonako Euskal Etxeak ekitaldien programa prestatu du Korrika 16 dela eta.

Argia.com-en bidez

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ongi etorri karaokera

Plentziako girotze barnetegikoek euskal kantuen karaokeen bildumari gehitu diote Korrika 16ren Ongi etorri.

Via @korrika.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: unitate didaktikoa

Ikastolen konfederazioak eta AEK-k eskoletarako unitate didaktikoa egin dute Korrika gai hartuta. Eskoletara CDetan banatuko da, eta laster Korrikaren webgunean egongo da eskuragai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16, Iparraldea ia guztia mapeatuta

Iparraldeko euskaltzaleak Korrika16ren ibilbidea ari dira Tagzanian kokatzen. Ia osorik daukagu dagoeneko. Goiko mapa horretan ikusten duzuenez, Iberiar penintsulakook baino hobeto dabiltza geografian Euskal Herri kontinentalean. Animo bada besteok!

Korrikaren albisteen eta ibilbidearen berrien jarraipena Twitter-en egin ahal duzue @korrika jarraituta (hemen alboan daukazuen koadro urdina hori da hain zuzen).

near map

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkin petoak.. eta euskaldunak

Erreportaia polita egin zuten "Bi Errepideak" saioan. Jatorri txinatarreko neska euskaltegian ikasten dabilena, eta Ondarroan butano banatzaile dabilen egipziarra. Euskaldunak biak, duda barik. Euskaltegia eta euskara ikasteaz zertzelada interesgarri batzuk utzi dizkigu Monikak gainera.

Gai erakargarria berriro urruneko etorkin euskaldunena, Ez dakit Korrika 16ren "Ongi Etorri" horrekin interesa indartu egin den.

Postdata saioan adibidez euskararen soinuaz maitemindu zen Shahid pakistandarrari entzun ahal izan genion:

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aukera guztiak

Gero, kalean ere ikasi nuen hitz egiten. Etxean ere beti euskaraz hitz egiten saiatu naiz; elizara ere joaten naiz mezatan euskara entzuteko. Ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu ikasteko

— Mohamed Mebarki "Rami"

Bidaia Intimoak filmean batzuek ezagutu dugun Rami da hori. Lehendik Erlo Telebistako ikusleek "Gure saltsan" saioan ezagutu zuten. Gure saltsan saio horri buruzkoa da hitzak jaso ditugun erreportaia: Etorkinak euskaraz Erlo Telebistak hamar atzerritar bildu ditu "Gure saltsan" saioan (Le Journal du Pays Basque)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidaia intimoak: aurkezpenaren albistea

ETBn Bidaia intimoak-en aurkezpenaz albiste hau eman dute, Jon Maia egilearen hitzak barne.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez