habe

25 urte eta hemendik aurrera

Oro har, guztion lanari esker aurrera egin dugula baieztatu ahal izateak ez dizkigu begi bistatik kendu behar aurrean ditugun erronkei erantzuteko egin beharreko urratsak: herritarrei euskara ikasi ahal izateko laguntza ekonomiko handiagoak doakotasunaren bidean, bizitzaren alor guztietan sartu ahal izateko modulazio egokituak, etorkinei beren-beregi begirako planak, eta legeak aitortzen dituen eskubideak praktikan jarri ahal izateko benetako bermeak, besteak beste. Azken batean, euskaraz bizi nahi dugu bizitzako alor guztietan, eta euskararen eremu osoan.

— Edurne Brouard

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE 25: ekitaldi ofiziala bihar

Ikasbilen orain agertu da biharko ekitaldiaren albistea. Kursaalen arratsaldeko 19.30etatik aurrera.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Joseba Erkizia, elkarrizketa

HABEren 25. urteurrena dela eta, Joseba Erkizia zuzendariari egindako elkarrizketa publikatu dute Ikasbilen.

Besteak beste, HABEren etorkizunerako asmoak:

  • Azpimailak.
  • Hasiera urratsetarako materialak
  • Ikasprozesua aztertzeko adierazleen sistema estandarra
  • Autoikaskntza eta sistema konbinatuak

Elkarrizketaren bideo pasarteak ere txertatu dituzte.

Nire nabigatzailean orria kargatzearekin batera hiru bideoak hasten dira automatiko erreproduzitzen batera. Pluginen kontua da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aperitifa, bideoa

ETBkoek ere albiste hau eman zuten.

Bestalde Ikasbilen bideo luzeagoa eskegi dute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren 25. urteurrena. Aperitifa saioa eitb.com-en

Ederto funtzionatzen hasi da Euskadi Irratiaren podcast-a. Hortxe duzue lehengo eguneko saioa entzungai.
Edo hemen:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aperitifa

Gaurko Aperitifa saioa grabatu dut (VLC player hori ona da!). Beste inon agertzen ez den bitartean hemen daukazue.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aperitifa ikasle-irakasleekin

Euskadi Irratiaren saio berezia gaur eguerdian: 12etatik 13etara. Zigortuta nago ordu horretan, baina entzuten saiatuko naiz. Ea Euskadi Irratikoek ipintzen diguten podcast-ean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: 25 urteurrenaren logoa-leloa

Honez gero jakingo duzue laster datozela HABEren 25 urteurrenaren ospakizunak.Ikasbilen eta HABEren webgunean logo hau aurkitu dugu, eta barruan "Nik bai, eta guk, zuek, haiek" irakurtzen da.

3
Batez bestekoa: 3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren 25. urteurrenaren txupinazoa?

HABEk 25 urte egin du. Jakin dugu aurten ospakizunak izango zirela, baina egia esanda, orain arte ezer gutxi ailegatu zaigu.

Txupinazoa Euskadi Irratian egingo dela dirudi. "Aperitifa" saioan hain zuzen ere.

Aperitifa-aperitifa egongo da?

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Helduen euskalduntzea eta erabilera

Askotan, arrazoiz edo arrazoirik gabe, helduen euskalduntzeari leporatu zaio ezagutza eta erabileraren arteko dikotomiaren erantzule izatea. Alegia, euskaltegiak euskararen ezagutza eskaintzen diola euskaldungaiari, baina ez dituela euskara-erabiltzaileak sortzen. Horretarako, gizarteak bestelako erakunde, baliabide eta egitarauak beharrezko dituela, ikasitakoa erabiliko bada.

— Lourdes Elosegi

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez