euskaltegiak

"Euskarak denbora lagun" denbora nozioak lantzeko materiala

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak euskaraz denbora adierazteko formak eta nozioak biltzen duen Euskarak denbora lagun liburua prestatu du. Liburua euskaltegiko ikasleei banatuko die, baina sarean ere eskuragarri dago PDF formatuan (liburua, ariketak eta erantzunak).

Bestalde, Noticias de Navarran irakurri dugunez, langabezian dauden edo denbora duten pertsonentzat 80 orduko ikastaro trinkoa antolatu du euskaltegiak, 100 euro balio du, baina asistentzia batetzen duenari erdia emango zaio bueltan.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdi biluzik

Jarraitu(ko) du...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegien errua?

Me gustaría decir que si esos alumnos han estado en algún centro, han sido mal asesorados, porque el profesor sabe, salvo en muy contados casos, quiénes están preparados para presentarse al examen y quiénes no. En el caso que nos ocupa, alguien ha pecado de ser muy poco selectivo.

— Rufino Iraola Garmendia

Euskara proben (administrazioko langileena batez ere) gainditze tasak direla eta. Rufino Iraolak artikulua idatzi du Diario Vascon: Euskaltegis con más de 73% de aprobados

Eguneraketa. Bere blogean ere jarri du artikulua Rufinok.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiek titulua azterketa barik eskatu dute

Hori dio El Correoren albiste horrek, euskaltegien ordezkariek euren ikasleentzat D ereduko ikasleekin egin nahi dena eskatu dutela, azterketarik gabe titulua ematea.

Euskaltegien inguruan Vocentoren albisteak eta  titularrak ondo eta kontuz irakurtzekoak izaten dira baina tira, klasean eztabaidatzeko gaia behar baduzue, hor duzue bat, polita gainera: "Azterketarik gabe eman beharko ligukete titulua?"

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegien beldurrak eta titular bi

  1. La posible pérdida de alumnos no preocupa a los euskaltegis (Diario Vasco)
  2. Los euskaltegis temen una caída de matrículas por las exenciones a alumnos de modelo D (El Correo)

Bizkaian beldurrez eta Gipuzkoan ez, edo titularretako bat ez da zuzena, edo Vocentoren misterioak.

Komentarioetan betiko saltsak, hori bai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle bat gehiago?

Algunos de lengua materna aprendido en casa, otros a través del estudio con ikastola, euskaltegi o barnetegi, grupo al que me quiero unir dedicando mayores esfuerzos, en el que se encuentran avanzadas personas como Arantza Quiroga o Carmelo Barrio

— Antonio Basagoiti

PPko Basagoitik euskara ikasi nahi duela ulertu behar dugu? Ikasiko duela ulertzea nahi du? Euskara ulertu nahi du? Ulertuko du? Ikasiko du? Nahi izango du?

Basagoiti muestra el compromiso de PP por mantener "vivo" el euskera y rechaza las "refriegas sectarias" (Europa Press)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikakazten: euskarari "ekarpenak"

Aspaldian dabil martxan blog hau, baina gaur aurkitu dut. "Euskaltegietako ikasle eta irakasleek euskarari egin dizkioten ekarpenik onenen zerrenda" egitea da asmoa, eta bertan itzulpen eta esakune xelebreen bilduma egiten ari dira.

"Trinaka", "soka egotea" edo "joko-mutila" zer den jakin nahi baduzue, jo hara.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktika eta lehenagoko iruzurra

Orduan, irakaskuntzan, euskaltegietan, ez zegoen erabilerarako pausoa emateko estrategia planifikaturik; mintzapraktikako saio batzuk izaten ziren, gehienetan derrigorrezkoak ez zirenak. Askotan esan izan dut iruzurra egiten zela. Ikasten hasten zen guztiari jakinarazi behar zitzaion, gaitasun maila bat lortu behar zela, baina maila batetik aurrera astean horrenbeste ordu praktikatu egin behar zela. Hori ez zen esaten. Nork bere buruari iruzurrik egin ezean, zintzo aritu behar zuen, berdin amarekin, lagun koadrilarekin edo lanean, euskara praktikatzen.

— Iñaki Martinez de Luna

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egun bat euskaltegian

El Correo.tv-koak Bilboko J.M. Zabala euskaltegian sartu dira, eta han ibili dira zuzendariarekin, irakasleekin eta ikasleekin.

Pasamos una jornada aprendiendo euskera (El Correo.tv)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle gutxiago EAEn

2009-10 ikasturtean baino 1.715 pertsona gutxiago matrikulatu dira euskaltegietan aurten. Lurdes Auzmendik dio krisi ekonomikoaren ondorioa izan dela, krisia gainditzearen ondorioa alegia.

Langile-murrizketek, ratioek, diru-laguntzek ez ote dute zer ikusirik?

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez