Zarauzko Udal Euskaltegia: elkarrizketa
2009, Iraila 22 - 18:29 — benitoZarauzko Udal Euskaltegiko zuzendariari egindako elkarrizketa hau aurkitu dugu Youtuben
.
Elkarlanen spot-a
2009, Iraila 22 - 14:20 — benito
Elkalanekoek ere sareratu dute euren bideoa.
Euskara mon amour
2009, Iraila 19 - 03:33 — benitoHarremanetarako internet-ataria dirudienak euskaltegira joateko diosku. Originala, edo erromantikoa behintzat bada Donostiako Udalaren kanpaina hau.
Nola moldatzen ginen?
2009, Iraila 17 - 14:30 — benitoFotokopiadorarik ez eta etengabe udaletxera bueltaka ibiltzen ginen, idazmakina erabiltzen genuen ikasle eta irakasleen fitxak-eta betetzeko, irrati-kaset handi batzuk erabiltzen genituen... Bideoa orduantxe ari zen abiatzen, DVD eta horrelakorik ez zen esistitu ere egiten... ez dakit nola moldatzen ginen ere!
Udal euskaltege askok ospatu dute 25. urteurrena azkenotan, ikasturte honetan, besteak beste, Azpeitikoak. Pello Elorzaren hitzok irakurri ditugu erabili.com-en Gurien atalean: Mende laurdeneko euskalduntzea.
Zorionak Azpeitiko UEri eta 25eko buelta pasatu duten guztiei.
Euskaltegira noa!
2009, Iraila 16 - 15:19 — benitoHABEk euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina hau egin du 09-10 honetarako. Bideoa hor goian, eta hemen kartela (pdf) eta irratiko iragarkia (mp3).
Ikasbilen iragarri dute: Euskaltegira noa
Automailaketa buruntzaldeko webgunean eta gauza gehiago ere bai
2009, Iraila 15 - 17:49 — benitoSeguraski jakin duen azkena izan naiz, baina bihoa hor automailaketaren albistea, Sustaturen bidez zabaldu dena.
Aurrekoan eman genuen Buruntzaldea euskaraz webgunearen berri hala ere, eta apurka-apurka hornitzen joan dela dirudi. Automailaketa horrekin batera, beste gauza interesgarri bat ere topatu dugu han, eskualdeko euskaltegien eskaintzaren eta leku librearen azalpen grafikoa web-ean.
Ez dakit ematen duen informazioa noraino den zehatza eta eguneratua, baina deigarria egin zait horretan euskara zerbitzuak aintzindari izatea, eta ez euskaltegiak eurak. A! Bai, 40.000 horiek analfabeto digitalak dira.
Irudimena?
2009, Iraila 14 - 17:08 — benitoEuskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek.
Kanpainak eta kanpainak (Gaztelumendi.org)
Bilboko Udalaren kanpaina
2009, Iraila 9 - 16:56 — benitoUdal askoren antzera, Bilbokoak ere bertokoak euskara ikastera animatu nahi du.
Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpena
2009, Iraila 9 - 16:43 — benitoPrentsa-oharra bidali digute Buruntzaldetik, hango euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpenera gonbidatzeko. Gu komunikabide kategoria handi horretakoak ote garen zalantzan, baina albisteari ongi etorri eta zabalpena ematea merezi du, Buruntzaldeko euskaltegien webgunea ezagutzeko aukera emateagatik baino ez bada ere. Eta gainera oraindik ez gaituztenez Sustakoak bezainbeste spameatzen, horra gonbidapena:
Prentsa deialdia
Irailaren 11an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan 12:00etan Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio kanpaina berria eta euskara.buruntzaldea.org web guneko Euskaltegiak izeneko atal berria aurkeztuko dituzte Buruntzaldeko euskara zerbitzuek.
Euskara.buruntzaldea.org web gunean jarri den Euskaltegiak izeneko atalari esker, norberak duen euskara maila ezagutzeko aukera izango du automailaketaren bitartez. Bestalde, herri bakoitzeko udalak euskara ikasteko zein laguntza ematen dituen jakitea ere posible izango da eta eskualdean dauden euskaltegi guztien datuak ere eskuragarri daude. Horretaz gain, martxan jarri den bilatzaileari esker, antolatu dituzten ikastaro guztien berri ere izatea posible da.
Ekitaldian, eskualdeko euskaltegietako ordezkariez gain, Lasarte-Oriako, Usurbilgo eta Urnietako udal ordezkariak izango dira.
Zure komunikabidea ekitaldira gonbidatua dago.
Lasarte-Orian, 2009ko irailaren 9an
Titularrak
2009, Iraila 8 - 17:52 — benitoLas mujeres toman los euskaltegis para poder recuperar el empleo perdido
20 minutoseko hauek artistak dira titularrak egiten, ezta?
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- hurrengoa ›
- azkena »