Ikasteko zailtasuna: hizkuntzen ranking-a
2011, Apirila 10 - 17:31 — benitoVoxy-koek grafiko bat prestatu dute ingeles hiztunentzat ikasteko hizkuntza errazen eta zailenen sailkapena eginda. AEBetako kanpo-zerbitzuen institutuaren zerrenda bat aipatu dute, eta irizpide hauek azaldu dituzte: hizkuntzaren hurbiltasuna norberaren ama-hizkuntzatik edo dakizkien beste hizkuntzetatik, xede-hizkuntzaren berezko konplexutasuna, ikasteko ordu kopurua, ikasteko baliabideen eskuragarritasuna eta motibazioa.
ingeles hiztunentzat errazenak, ikasteko 600 ordu inguru, nederlandera edo suediera bezalako hizkuntza germanikoak edo hizkuntza latindarrak, ingelesetik gertuenekoak nonbait. Hurrengo mailan, 1100 orduren bueltan, ingelesarekin alde nabarmenak dituzten hizkuntzak: errusiera, hindia, turkiera, greziera edo suomiera. Eta zailtasun maila gorenean, 2.000tik gora ordu, arabiera, txinera edo japoniera bezalako hizkuntza "urrunak".
Ez, oraingo honetan euskara ez da agertu sailkapenean (ezta alemana bezalako hizkuntza hedatu bat ere adibidez). Baina, sailkapen hori ikusita eta EHn berton ikasteko prozesu formala 1.200 orduren bueltan dabilela, pentsa daiteke bertoko erdaldun batentzat euskara ikastea ingeles hiztun batentzat hindia ikastea bezain zaila (edo erraza) izan litekeela.
Via: Voxy Blog
600 ordu
2009, Maiatza 10 - 18:06 — benitoEAEko politikariak eta euskara, Soituko artikulu honetan Patri Urkizu euskaltzain urgazlearen hitzak jaso dituzte, besteak beste euskaraz duin jarduteko 600 ordu behar direla dio.
Jozu L.k Euskara Irakasleak-era ekarri digu lotura.
Asistentzia eta matematikak
2009, Urtarrila 18 - 17:19 — benitoDaramagu horrela 3 egun. Matematikak erabiltzen baditugu: egunean euskaltegiko 5 ordu galduak bider 3 egun berdin 15 ordu galdu ditudala euskaltegian. Ez dakizue zenbat izorratzen didan !.
Ikaslearen kalkuluak euskaltegira joan ezinean suertatuta: Lana, euskaltegia, eta gripea
Kontrola eta errealitatea
2009, Urtarrila 6 - 00:49 — benitoKontrolagarria dena ez da beti erreala izaten, eta eta erreala dena ez da beti kontrolagarria.
Via Microsiervos.