facebook

Euskal esamoldeak eta beste Facebook-en

"Euskal esamoldeak eta beste" erabiltzaile profil bat agertu da Facebook-en. Esamolde, esaera eta esateko eren inguruan hasi da informazioa ematen. Lan honekin dago lotuta, eta euskara ikasten dabilenari ez zaio txarto etorriko Facebooken haren laguna egitea.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atoan Facebook-en

Facebook-en orriak egitea modan jarri dela, eta geu ere modernoak izanda (duda ala?), Atoan honi ispilua egin diogu FBn. Ea zenbat jendek atsegin duen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Facebook, Twitter eta elefanteak

Interesgarria Ordenadores en el aula blogean izan duten eztabaida. Mezu nagusia ez ezik, iruzkinak ere irakurtzea gomendatzen dizuet elefanteak benetan nolakoak diren jakite aldera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Eskerrik" ez

"Eskerrik asko" moztu eta "eskerrik" soilik esateko ohitura hartu omen du jende askok. Facebook-en "Eskerrik asko" moztearen kontra, "eskerrik" kanpora! izeneko talde hau agertu da horri aurre egiteko.

4.57143
Batez bestekoa: 4.6 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

El Euskaltegi Facebook-en

El euskaltegi blogeko Elenak izen bereko orria sortu du Facebook-en. Arrazoia:

Horrela, nire asmoa da leku bat edukitzea komunikatzeko, ideiak trukatzeko, kritikatzeko, eta beharrezkoa bada, askok edukiko duzuen kokoteraino nago euskararekiko pentsamendua barrutik kanporatzeko.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Facebook aurrez aurreko irakaskuntzaren osagarri gisa

Ainhoa Ezeizak Facebook erabili du lehengo ikasturtean gaztelania irakasle lanetan, eta orain esperientziaren gaineko gogoeta eta ondorioak ekarri dizkigu, sare sozialak hedatzen ari diren honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako aplikazioa nondik nora garatu daitekeen argi azalduta eta arrazoituta.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sare sozialak eta ikaskuntza: esperientzia bat Facebook-ekin

Ana Garcia Sans irakasleak Madrilen egin zen XIII Congreso Internacional de Tecnologías de la Información y el Conocimiento para la Educación hartan Facebook-en gaineko esperientzia honen azalpena eman zuen. Gomendioari jarraitu eta aurkezpen interesgarri hau aurkitu dugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez