EITBren bideoak deskargatzeko moduan laster
2012, Urtarrila 29 - 21:48 — benitoGaur goizean Euskadi Irratiko Amarauna saioan solasean jardun dute EITBko Iñako Gurrutxagarekin Argia sarien harira. "Nahierarako" bideoen deskargari buruz galdera egin diote eta Gurrutxagak erantzun du euskararekin zer ikusia duten bideoak albait arinen deskargagai jartzeko asmoa dutela. Lege arazoak ei daude tartean eta haiek zelan gainditu aztertzen ari dira. Solasaldiaren 17:30 segundutik aurrera dituzue hitzak.
Ea egia den, deskargatzeko aukera kentzean batzuei faenatxoa egin ziguten eta.
pdf-ak editatu Google Docs-ekin
2012, Urtarrila 27 - 23:15 — benitoAskotan hartu duzu interesatzen zaizun dokumenturen bat pdf-n (gure inguruko erakunde asko pdf-ren lagun minak egingo lirateke Facebook-en profila balu): materiala, artikulua, istorioa... baina zerbait aldatu edo moldatu nahi zenuke klaserako adibidez, eta pdf-a ez da editatzeko formatua.
Badira pdf bat editatzeko modu asko, kopipaste sinpleenetik (eta astunetik) horretarako tresna batzuetaraino. Josu Orbek Google Docs erabilita metodo erraz eta nahikoa efektiboa erakutsi digu.
Realia: benetako dokumentuen gainean proposamen didaktikoak
2011, Urria 8 - 16:21 — benitoSantillana editorialak hedabideetatik jasotako dokumentu errealen gainean jarduera didaktiko batzuk eskaintzen dizkie gaztelania irakasleei fitxa batzuetan.
Aldizkari bateko testuarekin edo irratsaio baten grabazioarekin zer egin ez dakigula, ideia lagungarriren bat aurki dezakegu.
Hizkuntzaren Erabilera Makurrak Eta Erdarakadak
2010, Azaroa 17 - 23:10 — benitoScribd-en dago dokumentu hau. Larrauri Mendotxe bidean blogean aurkitu dugu haren erreferentzia.
Gure irratia sarean
2010, Urtarrila 19 - 17:19 — benitoIparraldeko Gure Irratiak webgunea atondu du. Han dituzue hemendik aurrera haren edukiak entzungai.
Ordena seinale txar?
2009, Maiatza 29 - 17:27 — benitoDiseña para apoyar las conversaciones, las relaciones y las historias, no para organizar documentos y archivos. Si todo es limpio y ordenado, es porque nadie está allí.
Humanismo y conectividad blogean aurkitu ditugu hitzak. Teknologia sozialen erabilera sustatzeko printzipioen bilduma baten parte dira, eta Social by Social: a practical guide to using new technologies to deliver social impact testuan publikatuko dira laster.
Ingelesezko bertsioa hemen daukazue: 45 provocative propositions about using social technology.
Embedit.in: dokumentuak edo webguneak "enbotatzeko" zerbitzua
2008, Abendua 27 - 03:12 — benitoBlogetan edo web-ean oro har dokumentuak erakusteko zerbitzu asko ditugu dagoeneko. Embedit.it hau berria izateaz gainera, dokumentuak ez ezik, webguneak ere enbotatetzeko aukera ematen digu.
Hemen daukazue pdf dokumentu baten adibidea. Ete hemen behean webgune ezagun baten "potoa".
Embedit.in Increo enpresaren ekimena da. Increok beste zerbitzu aipagarri bat ere badu: Backboard. Zerbitzu honetan dokumentu edo webgune bat enbotatzearekin batera, hari buruzko ekarpenak eta "feedback-a" jasotzeko bidea ematen du. Egokia prestatu duguna publikatu baino lehen lagunen edo ingurukoen iritziak jasotzeko eta hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.
Edo ikasleek prestatutako testu bati ekarpenak, ideiak edo (bai!) zuzenketak egin ahal izateko, berbarako. Ezta?
Hemen adibidez, webgune honi buruzko ekarpenak egin ditzakezue.
Euskarazko irratiak sarean: zerrenda
2008, Otsaila 8 - 00:28 — benitoEuskaraz emititzen duten irratien zerrenda. Webguneak eta sarean entzuteko moduak.