aditza

Trinkator: adizki trinkoak sortzeko "makina"

Erramun Turutarena pertsona(jea) gogor sartu zaigu sarean euskara zitalaren aldeko makinazioetan. Azken inbentoa edozein kontzeptutatik abiatuta adizki trinkoak sortzeko aplikazio hau dugu.

Oharra: Trinkator ez erabili euskara azterketa eta proba ofizialetan jarri dituzunen zuzentasunaren berme modura. Ez dizute ulertuko/gaindituko.

Gogor eta Trinko (Turutene)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

www.aditzak.com, aditzak jokatzeko webgunea

Twitter-en hasi da zabaltzen webgune honen berri. Euskararen aditz laguntzailearen osagaiak aukeratuta aditz-forma ematen digu. Sinplea, baina aditzen zerrenda betiko taularekin barik era modernoago baten ikasteko aukera da, duda barik.

Garikoitz Knorrek sinatu du proiektua eta hemen azaltzen dizkigute nondik norakoak.
 

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal aditza lantzeko webgunea berrituta

Maite Goñik iragarri digu orain dela urte batzuk euskal aditza lantzeko prestatu zuen gunea lekuz aldatu eta berriztu egin duela.

Google Sites-en atondu duen gune berri horretan aditz-taulak, azalpenak eta hainbat ariketa ditugu.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen zailtasunaz

Bere erraztasun eta zailtasunak ditu euskarak, hizkuntza guztiek bezala. Haratago joanda, badira zailtasunak hizkuntzan bertan baino gehiago, ikaslearen psikologian (hiztun komunitatearekiko distantzia, hizkuntzaren erabilgarritasuna, etab.) egon daitezkela dioten ikerketak. Honek osoki azalduko luke neska edo mutilagun atzerritarra duen hark zeinen bizkor ikasten duen maitalearen hizkuntza!

— Erramun Turutarena

Sustatun agertu da gaur euskararen ustezko zailtasunari tamaina hartu nahi dion artikulua: Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?

Aditza zailtasunaren arrazoi nagusia delakoan, adizkien maiztasunaren analisi txiki bat eginda aditz forma gutxi erabiliz ondo molda gaitezkeela ondorioztatu du Turutarenak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

21 aditz trinko XXI. menderako

Txistu y Tamboliñ blogean aditz trinko berrien proposamena luzatu digute bizitza modernoaren behar modernoak asetzeko: Dakakat, Bizorra, Damola... dira batzuk.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Partizipio ala aditz-izena

Iñigo Roqueren artikulu interesgarria 2itzulen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aditz Trinkoen Erret Akademia (ATEA)

Facebook-en sortzen diren orri horietako bat. Aditz trinkoekin olgatu eta euskarari "ekarpenak" egitea dute asmoa antza. Itxaro Bordaren artikulu batek piztu du garra dirudienez. Edo Amurizaren proposamenak akaso?

Uzta batzen hasi dira: Lirakaskete, dizerdit, dizurit, genekaskiguke... Segi, segi lagunok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Subjuntiboa

En efecto, el uso del subjuntivo, el recurso cambiante por parte del escribidor del impersonal, en tercera persona del singular, al plural en primera persona, el empleo reiterado del gerundio y la inclusión de expresiones contaminadas por el antagonista, fortalecen la hipótesis de que la declaración originaria hubiera sido escrita en castellano.

— Miguel Angel Aguilar

ETA tiene quien le escriba (El País)

ETAren azken adierazpenaren analisi linguisitiko zorrotza, benetan. Badakizue, inor etortzen bazaizue euskaraz subjuntiboa ikasi behar dela eta horrela, gezurra. Adituen arabera (ML Aguilar kasu), euskaraz ez dago subjuntiborik, eta kitto.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aditza eta espiritua

Aditza ikasiz gero, hizkuntzaren espiritua harrapatu duzu

— Mikel Morris (hiztegigilea)

Gaur8n Mikel Morris hiztegigile eta poliglota estatu batuarraren soslaia eta hitzak ekarri dizkigute. Hizkuntzak ikasteko haren "sekretuak"  besteak beste.

IN FRAGANTI: Mikel Morris (Gaur8)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Onoma: aditzen "konjugatzailea"

Gaztelaniazko aditzak ezagutu eta haiekin jolasteko tresna hau zabaldu da. Aditz forma bat aztertu, hari buruzko informazioa eman, konjugazioa erakutsi, eta norberak asmatutako aditzen konjugazioa ere eskaintzen du. Gure hizkuntzan ere munduan dabiltzan aditzomanoek eskertuko lukete halako bat, ezta?

Via: Público

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez