kanpainak

Formaren sozializazioa

Hizkuntzaren formen sozializazioa lagundu beharko litzateke, ez hizkuntzaren beharraren sozializazioa. Azken hori egin dugu dagoeneko milioi bat aldiz, aldez eta moldez: «mintza zaitez euskaraz», «euskarak behar zaitu». Zergatik, bada, nire hizkuntza gozagarria erdara bada? Bestea ez dugu ikusi oraindik administrazioaren aldetik.

— Fermin Etxegoien

Berriako elkarrizketa honetatik jaso ditugu hitzak: Fermin Etxegoien. Idazlea. «Independentziak ez luke aldatuko norberaren baitako hizkuntzaren hautua»

Ikasleak euskararekin egiten dituzten olgetak eta berba-jokoak gogoratu ditut nik.

Via:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nabigatu euskaraz

Nabigatu euskaraz

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erreala euskara... irakasten?

Polita Errealeko jokalariek egin duten bideo hau, didaktikoa ere bada.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen erabilera sustatzeko "Kontalariak"

Eusko Jaurlaritza euskararen erabilera sustatzeko Kontalaria programa aurkeztu du. Ipuin kolektibo bat sortzea ei da asmoa, kamioia hartu eta 20 herritatik pasatuta.

Webgunea prestatu dela esan da, baina une honetan ez dago ezer hor.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Valdezek lortu du

Nafarroan bigarren urtez ipini dute abian Euskafe kanpaina Euskara zerbitzuek. Urtebete  pasatuta Jon Valdezek euskara ikasi du eta hor dabil lorpenak erakusten.

Hemen dugu Berriozarren ekinean adibidez.

Portzierto, EAEn aurten ez dago kanpaina ofizialik?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskafe berriro aurten

Nafarroako euskara zerbitzuek helduek euskara ikasi eta euskaltegira arrimatzeko kanpaina aurkeztu dute. Funtsean iazko Euskafe haren hariari segida eman diote.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz ere bai, ... ere ez

Nafarroako Gobernuaren azkena, Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina (badakizue, bulego ofizialetan eta bankuetan leihatila edo mahaiaren gainean ipintzen diren kartel horiek eta abar) egiteko materiala ez banatzea erabaki dute.

Igoal leloa aldatu eta horrelako zerbait ipintzea dute gogoan: "Euskara, nipadios!"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara bere bakardadean

Euskararen inguruko bideo sortak ari dira agertzen Youtuben azkenotan. Esango nuke Unibertsitateko ikasleen lanak direla. Deigarria eta desberdina Iratxe Garitagoitiak eta Nahikari Santanok sinatzen duten "Euskara bere bakardadean" hau.

Eibarren egongo da  baten bat neskari konpainia egiteko, ezta? Tongue out

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Uriolatik ubidera

Uholdeen eragina uzten dituen lohi, basa edo lokatzaren araberakoa izaten da. Eta jakina, non eta nola zabaltzen den araberakoa ere bai. Mezu eta helburu bakoitzak bide eta ubide gero eta luzeagotik eraman urrutirago iritsiko da.

Lagunok, euskararen aldeko mezuak eta jarrerak guk geuk eramango ez ditugun lekuraino eta pertsonenganaino helduko dira. Guk geuk izan behar dugu hodi eta ubide. Pertsona eta erakundeetan bertan landatu beharra dugu. Gero eta toki gehiagotan euskararen aldeko ernea jaio, orduan eta uzta hobea izango dugu, eta adiskideok emaitza onak jasotzeak bizipoza eta aurrera egiteko indarra ematen du.

— Oskar Elizburu

AEK-ko Oskar Elizburuk tartea hartu du Infozazpin: Euskararen aldeko uholdeak eta gero...

Euskararen aldeko olatu handien ostean egin beharrekoaz hausnartu du gaurkoan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atzamar guztiak ez dira berdinak

AEKren kanpaian mintzapraktika proiektuak sustatzeko

Atzamarrak, behatzak eta hatzak ez dira berdinak, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez