publizitatea

Hizkuntzak ikasi Megan Fox eta Tysonekin

CCAA enpresa brasildarrak Megan Fox eta Mike Tyson erabili ditu bere hizkuntza-ikastaroen matrikulazio kanpainarako.

Baten bati hurrengo ikasturterako ideiaren bat emango diolakoan....

Via EITB

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-zentroen publizitatea

Hizkuntzak ikasteko zentroen publizitatearen bilduma egin dute taller d3en. Euskaltegiak ere hor daude.

Bigarren atal bat hemen.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: matrikulazio kanpainarako bideoa

Hasteko dugun ikasturtean euskaltegietan matrikulatzeko kanpainan HABEk bere aletxoa bota du. Lurdes Auzmendiren blog berrian ikusi dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udal Euskaltegiek ongi etorri

Udal euskaltegiek ere ematen agertu zaizkigu matrikulazio kanpainan. Hitza ez hauek, ongi etorria baino.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

AEK-k hitza eman

Hasi dira 2011-12rako matrikulazio kanpainak agertzen. AEK izan da lehenengoetako bat. "AEK-k hitza ematen dizu" aurtengo slogana.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Busuu salbatu ala kakaztu?

Bideo hau Busuu hizkuntzak ikasteko sare sozialak Save busuu kanpainarako egin du.

Iñigo Fernandez de Ostolazaren Euskara eta publizitatea blogean izan dugu kanpainaren eta bidearen berri, eta, gehien bat, iñigok egin duen balorazioa: kanpaina eraginkorra izango da akaso, baina hizkuntza txikien baliogabetasunaren mezua dago honen atzetik.

Busuu, alaitasuna penagarri (Euskara eta publizitatea)

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegi ikustezina

Gipuzkoa Telebista Txingudiren webgunean aurkitu dugu bideo bitxi hau. Euskaltegi baten matrikulazio kanpainarako spot-a dirudi, orain zer euskaltegi den eta non dagoen asmatu behar da. Publizitaterako ideia berria ote?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

iPad bat matrikularekin

Lehengo egunean matrikularekin netbook-a opari ematen zuen zentro batek, Mondragon Linguakoek iPad-ak ematen dituzte. Webgunean ez dut promozioaren informazio asko aurkitu, urriaren 20a baino lehen matrikula eginez gero iPad bat irabaz daitekeela besterik ez, zozketa izango da seguruenik.

Matrikularekin halako opariak egitea ez dakit noraino den eraginkorra, baina hala hasita, dibertigarria izan daiteke euskaltegian matrikulatzeagatik ematen diren oparien lehia. Bankuen antzera baxerak, eskuoihalak, telebistak eta halakoak ikusiko ote ditugu? Proposamenik?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atera arbela kalera!

Lelo deigarria erabili dute Ermuko Berbalagunek aurten. Hezkuntza hedatuaren eragina ote?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Valdezek lortu du

Nafarroan bigarren urtez ipini dute abian Euskafe kanpaina Euskara zerbitzuek. Urtebete  pasatuta Jon Valdezek euskara ikasi du eta hor dabil lorpenak erakusten.

Hemen dugu Berriozarren ekinean adibidez.

Portzierto, EAEn aurten ez dago kanpaina ofizialik?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez