Barnetegi ibiltariak
2010, Maiatza 23 - 18:23 — benitoAEK-k udarako mintzapraktika eskaintza hau zabaldu du berriro. Oinez edo bizikletaz euskara eguzkipean praktikatzeko aukera.
Hitz gurutzatuen txapelketa
2010, Maiatza 23 - 12:07 — benitoDatorren larunbatean Basaurin goitik-beherakoak eta zeharkakoak betetzen abilago nor den neurtuko dute. Berbekin olgatzeko era dibertigarria, edo hitzekin jolastea dibertigarri egiteko era.
Egonaldiak baserrietan EHNEren eskutik
2010, Maiatza 19 - 10:59 — benitoBilbo Hiria irratian izan dugu EHNE sindikatuaren ekimenaren berri. Kaletarrek nekazal ingurua eta bizimodua bertatik bertara ezagutzea da asmo nagusia, kaletarrei baserrietan egonaldiak egiteko aukera emango zaie, baserritarrei lagundu, eta euskara ikasi-praktikatzeko aukera ere aipatzen da.
Egonaldiak familia euskaldunetan 2010
2010, Apirila 13 - 16:32 — benitoIzena emateko epea zabaldu da uda honetan euskara familia euskaldunetan praktikatzeko.
Beldur eszenikoa
2010, Martxoa 4 - 23:36 — benito“Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”
Aste honetako Argia aldizkarian Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut erreportaia dugu. Elebitasun pasiboa ardatz hartuta hizkuntzaren erabileraren kontestuak eta pertsonen jarrerak aztertu dituzte. Bertan AEK-ko Oskar Elizbururen hitzok.
Puntuak eta hariak
2010, Otsaila 16 - 12:53 — benitoEta, lehen esan bezala, sarea egiteko, puntuak bezain garrantzitsuak dira hariak, eta uste dugu Getxoko euskararen sare honetan puntu gehiago dauzkagula hariak baino. Institutuko ikasleek tabernariarekin euskaraz egiten badute, badago haririk; euskaltegiko euskara ikasleak udaleko langile euskaldunarekin euskaraz egiten badu, badago haririk; koadrilako lagunek ere UK irakurtzen badute, badago haririk. Hariak lotzen ditu sarearen puntuak, familia barruan, koadrilan, gurasoen artean, lankideen artean.
Getxoko euskara eragileek ipini dute martxan Sarea josten ekimen hori, interesgarria egiten duten planteamendua, euskararen sareak puntuak ez ezik (eta gehien bat) hariak behar ditu.
Egizu Getxo euskadun-en blogean irakurrita.
Praktikatu.com eta beste inbento batzuk
2010, Otsaila 11 - 17:16 — benitoEuskara praktikatzeko leku berri hau agertu da bilatzaileen basoan halako batean, ez da bakarra izan, azken egunotan beste pare bat agertu dira: topaleku.com eta berbasarea adibidez.
Derrepentean agertu dira, azalpen eta informazio handirik gabe -informazio kanpaina zikuren bat gehienez- baina erakunde publikoen logotipoak ondo erakutsita eta diru-laguntzen deialdien eta administraziotik sustatutako lehiaketen gerizpean (erakunde batzuek jada ez gaituzte harritzen). Berrikuntza eta teknologia berben arrimuan beti ere, eta praktikaren munduan aspaldian lanean ari direnekin harreman handirik gabe. "Webmamuak" hitza aipatu du baten batek hortik.
Tira, bolbora asmatzea ez dakit noraino den eta ideia biribil eta berritzailea, baina ongi etorriak denak zerbaitetan lagunduko badute.
Hitz egiteko lotsa
2009, Abendua 7 - 17:11 — benitoPor mucho que vaya de nuevo al euskaltegi, me seguirá dando vergüenza hablar con la gente. Eso no tiene solución.
Euskara ikasten ibili zen Irujo, duela hiru urte utzi eta damutu egin zaio. Ikasteko arazoen artean goiko hori aipatu digu Diario Vascon agertu den elkarrizketan.
Mintzodromoa
2009, Azaroa 30 - 17:13 — benitoEuskararen Eguneko ospakizunen artean Donostian Mintzodromoa antolatuko dute goiz zen arratsaldez. 15 minutuko solasaldiak 4 laguneko taldeetan banatuta, euskaraz, jakina. World Cafe eta Mintzalagunaren arteko hibridoa-edo.
Via: Sustatu
Bidelagunak
2009, Azaroa 30 - 13:40 — benito...askotan ez gara konturatzen euskaldun berriak ondoan dauzkagula, euskaldunduko direla eta harreman sareak eta ereduak beharko dituztela. Ikusi beharko dute ‘nire herrian bertan badago euskaraz egin nahi duenik eta nik ere hori egin dezaket egunen batean’.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- hurrengoa ›
- azkena »