Kontseiluaren proposamena
2008, Otsaila 6 - 21:09 — benitoKontseilutik proposamen hau egin digute euskalduntze-alfabetatzean dihardugunoi.
Wikian ari gara lantzen. Animatzen bazarete...
Kilo bat txitxirio eta zekale-ogi bat, mesedez
2008, Otsaila 6 - 13:35 — benitoBuruntzaldeko udalek fruta-denda eta okindegietan euskarazko terminologia zabaldu eta batzeko egitasmoa ipini dute martxan.
Galiziatik bueltan
2008, Otsaila 4 - 01:18 — benitoGalizian mintzapraktika edo eta boluntariotza linguistikoaz egin diren topaketen kronika.
2008, Urtarrila 31 - 16:25 — benito
Boluntariotza linguistikoaren helburuetako bat hizkuntzaren ikuspegi positiboa ematea da, valentzierara lehenengoz hurbiltzen diren pertsona askok derrigortuta egiten dute, eta guk nahi dugu afektua hartzea, eta erabilera soziala handitzea. Valentziera opari baten modura sentitzea nahi dugu, ongi-etorria emateko hizkuntza bezala, erabilera soziala baita hizkuntzari bizia ematen diona.
Urte berri, euskara berri
2008, Urtarrila 28 - 18:54 — benitoAizu! aldizkarian, euskalgintzan 2008rako zer albiste nahi genukeen galdetu dute..
2008, Urtarrila 26 - 17:07 — benito
Euskararen aldeko kanpainak egiten dira, baina erakunde edo talde bakoitzak lau trago edan eta gero bururaturiko lau txorakeriatik abiatuta. Batek esaten dizu aire-aire euskarari, gero asmatzen dugu birus bat, gero euskarak behar zaitu… Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabideak… Euskara saldu beharreko produktu bat da, komatxoen artean, eta horretarako koordinazioa behar da. Baina irizpide argiak behar ditugu eta ez ditugula ematen du. Ekintza txikienak egiteko, aztertuta eta adostuta izan beharko dugu euskararentzako etorkizunerako ildo estrategiko nagusia, beste gauzak egiteko.
Errealitatea
2008, Urtarrila 25 - 01:13 — benitoEuskara erreala eta naturala sentitzen ote dugun galdetu du Joxemanuel Odriozolak. Eta irakaskuntzan ere erreal eta natural agertzen ote den pentsatzen hasi naiz.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25