Ataza 2.0
2009, Maiatza 11 - 12:14 — benitoJustiziako langileak euskalduntzeko material berriak salgai
2009, Martxoa 18 - 17:43 — benitoHABEk justizia arloko langileen euskalduntzerako material berriak atondu ditu, aurrko Zuzenbidean liburuaren osagarri. Ikasleentzako materiala salgai dago (2 liburu eta CD bat), irakaslearen liburua berriz sarean eskuratu omen daiteke http://www.habe.euskadi.net/ helbidean. Ez dut aurkitu hala ere.
Gidabaimena ateratzeko materiala euskaraz
2009, Martxoa 11 - 18:37 — benitoDebagoienako Mankomunitateak karneta ateratzeko euskarazko materialak prestatu ditu. Multimedia materialak ere badaudela dirudi, baina ez da oso argi geratu nola lortu daitezkeen. Edonola ere, klasean batzuetan aditz-testaren ordez, trafiko-testa? e?
Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz
2009, Otsaila 24 - 12:45 — benitoDingilizka12koek esalmoldeen gaztelania-euskara hiztegi-glosategia topatu dute UEMAren baliabideen artean. Aizu! aldizkarian agertutakoen bilduma da.
Jatorrizko egileak hemen ondoan ditudanez, eta eskubideak eta halako papaokeriekin etortzen ausartuko ez direnez , hemen jarriko dut ikusgai.
Korrika16: unitate didaktikoa
2009, Otsaila 23 - 17:54 — benitoIkastolen konfederazioak eta AEK-k eskoletarako unitate didaktikoa egin dute Korrika gai hartuta. Eskoletara CDetan banatuko da, eta laster Korrikaren webgunean egongo da eskuragai.
Arrakastaren giltzak
2009, Urtarrila 19 - 17:13 — benito[In a language course] success depends less on materials, techniques and linguistic analysis, and more on what goes on inside and between the people in the classroom.
[Hizkuntza ikastaro batean] arrakasta ikasmaterialetan, tekniketan eta hizkuntzaren analisietan baino gehiago ikastaldeko kideen buruan dagoenean eta euren artean egiten dutenean dago.
Formacion ELEn Antonio Ortak Encuentro Prácticon eman zuen hitzalditik atera dituzte Stevick-en hitz hauek.
Ez dakit zein testutatik jaso diren, baina Stevick-ek Success with Foreign Languages: Seven who achieved it and what worked for them (Arrakasta atzerriko hizkuntzetan: Lortu zuten zazpi eta haiek zer egin zuten) lana du sarean eskuragai (ingelesez eta pdf-n). Hor zazpi ikasle arrastatsuren ibilbidea eta lana aztertu zituen, eta ondorioak atera.
LdeLengua16
2008, Abendua 23 - 00:31 — benitoELE (gaztelaniaren irakaskuntza) munduaren podcast insterergarriaren hamaseigarrena: materialen diseinua, formacionele.com, Babelweb, Sevillako topaketa praktikoa...
Badugu Gabonetan zer entzuna.
Gente que bloguea
2008, Ekaina 1 - 16:56 — benitoIbilbidea-ko Iñakik masterrerako egin duten lan baten berri eman digu gaur: Nuevo blog para Gente 2
Gaztelania atazen bidez ikasteko Gente 2 materialean oinarria hartuta, materiala osatu eta atazak blog batera era sinple eta argian ekarri dituzte.
Euskarazko bertsioa egitekotan nabil ;-)
Unitate didaktikoak egiten
2008, Apirila 14 - 14:41 — benitoLa clave no está en repetir millones de veces una estructura en un ejercicio, si no en ver esa estructura en varios y diferentes lugares, así como poder utilizarla en diversos momentos.