idazmena

Gainetik irakurrita

Klikatu gainean hobeto ikusteko.

Itzulpena:

Bidali didazun idazlanaren zirriborroa onartezina da.
Idazkera negargarria da!
Adibidez, begira esaldi honi! Ez dago...
Tira! Orain berriro irakurrita, ez dago hain txarto.
Hurrengoan saia zaitez ona izaten nik gainetik irakurtzen dudan lehenengo aldian.

PHD comics, unibertsitate munduari buruzko komiki zinta.

EFL | 2.0ren bidez ezagutua.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurmena eta idazmena lantzeko ideia

Bideo sorta ederra deskubritu dut Galizian. Sénchu Sendek Flocos.tv gunearen berri eman digu, eta berton daukagun "A lingua animada" zikoko bideoak hain zuzen ere. Virginia Curiá eta Tomas Condek 2000tik 2003ra sortu zituzten animazio bideo polit hauek hizkuntza dute ardatz. Goian daukazue ale bat "A escola das areas".

Idazten eta irakurtzen irakasteko ideiaren bat eman, edo sikieran gogoetaren bat eragingo dizue.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Esporak: mikroipuinak sarean sortu

Zarauzko Garoa liburudendak abian jarri du ekimen bitxi hau. Andu Lertxundiren testu batetik abiatuta mikroipuinak osatzeko aukera ematen da, txapelketa batean bezala epaimahaia eta sariak ere egongo dira.

Webguneren bidez egiten da hau guztia. Bertan agertuko dira bidalitako lanak. Twitter-etik ere jarraitu daiteke. Gutxien espero den lekutik datoz teknologiaren sopresez baliatzeko sorpresak.

Ekimen berria eta "freskoa" Garoa liburudendarena duda barik.  Gainera klaserako ideiaren bat ere emango digu, ezta?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Estrategia eta formulazioa

Eduvlogen ikusia

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mikronarrazioen lehiaketa

EuskoSarek antolatu du hirugarren aldiz. Testu laburrak sortu eta irakurtzea hizkuntzaren ikaskuntzarako jarduera interesgarria izan daiteke. Gainera 300 hitzeko neurria ere ezaguna dugu, ezta?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Glosategi bat tipografiaz (Joxe Arantzabal)

Testuak maketatu edo polito ipini behar ditugun horietarako Joxe Arantzabal tipografiaren gaineko glosategi txiki baliagarria egiten hasi zaigu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazkera berria

Gazteek, adibidez, sekula ez dute idatzi gaur adina; baina gaur, ez dute idazten lehengo tokietan, ez lehen bezala, eta ez lehengo euskarrietan ere. Hain zuzen, horitxe bereizten ikasi behar dugu: mezu elektroniko formal bat idaztea ez dela lagun bati idaztea bezala, mezu elektroniko bat idaztea ez dela Messengerrez aritzea bezala, mezu elektroniko bat idaztea ez dela azterketa bat egitea bezala, eta idaztea ez dela hitz egitea. Lortzen badugu hori garbi eduki dezaten, nola ez dira horretara egokituko; gizakiok gaitasun harrigarria dugu zernahitara egokitzeko.

— Ana Maria Vigara

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Denon artean idatzitako istorioak

Istorio kolektiboak idazteko aktibitatea. Euskaljakintzako Maite Goñik aspaldi iragarri zigun IKTeroetan eta gaur haren emaitza dugu hemen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Boli gorria

Lógico, llevaba años escribiendo solamente con boli rojo…

— Patxo Landa

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazmena

Patxori dedikatuta (badakit hor zabiltzala).

Aurkezpen interesgarri gehiago dauzka JRamonek SlideSharen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez