hizkuntzak

Subjuntiboaren kontra

Subjuntiboaren madarikazioa ez da euskararena bakarrik. Gaztelania ikasten duten eslovakiar batzuk subjuntiboaren kontra matxinatu eta taldea sortu duten Facebook-en.

Mitxelena XVIaren oihanean hartu beharko ote du babesa subjuntiboak ergatiboaren arrimuan?

ele...mental edo NodosElen irakurri ditugu berria eta eztabaida.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Talde homogeneoak eta heterogeneoak

Erronka handia da, eta estrategia ezberdinak erabili ditugu. Horietako bat talde kooperatiboarena da. Talde txiki heterogeneoak osatzen dira, eta kide bakoitzak zeregin bat dauka. Asko ikasten dute eurengandik. Gelaren antolaketa oso garrantzitsua da, baina egiten diren jarduerak eta irakaslearen esku hartzea ere bai. Talde homogeneoak osatzen badira, euren artean dauden ezberdintasunak areagotzen dira.

— Pilar Sagasta (Huhezi)

Ipar-Hegoa Fundazioak jardunaldiak antolatu ditu kultur aniztasuna eta eleaniztasunaren inguruan. Pilar Sagastak bertan hartu du parte Hezkuntza eta eleaniztasunaren erlazioa aztertuz. Berrian egin dioten elkarrizketatik hartu ditugu hitzak: «Euskaldun eleaniztunak nahi baditugu, hizkuntz ereduak euskara lehenetsi behar du»

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen portfolioaren bertsio elektronikoa eta online

Europako Hizkuntzen portfolio elektronikoaren berri eman genuen aspaldian. Orduan ordenagailuan instalatzeko aplikazioa zen, eta orain Abel Camachori esker jakin dugu online bertsioa atondu dutela. Erabiltzaile kontu bat eginda norberaren biografia, dossierra eta pasaporte linguisitkoa egin daiteke beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Portfolioan sakontzeko loturak

PIlar Montoyak Europako portfolioaren erabileran eta ezagutzan sakontzeko lotura batzuk jarri dizkigu bere blogean.

Via @abel2es

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arrazakeria = garbizalekeria?

Pero bueno, lo que me interesaría que quede claro no es cuál es “la forma correcta” para llamar al purista. Si no lo quieren llamar racista, llámenlo lingüicista. Las dos son formas de discriminar. La discriminación siempre me parecerá inaceptable.

— Nila Vigil

Galdera bitxia ekarri digu Nila Vigilek: ¿Ser purista en el lenguaje, es ser racista? (Instituto linguístico de invierno). Peruko testuinguru lingusitiko-sozialetik datoz galdera eta hausnarketa, ez dakit gurera ekartzeko modukoa ote den, baina bazterketak mila aurpegi eduki ditzake, eta mila hizkuntza ere bai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Chomsky ezbaian

Via NodosEle. Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batek Chomsky-ren hizkuntz-unibertsalen teoria jarri du kolokan. Badirudi saltsa sortu eta sortuko dela honen inguruan, sarea lekuko.

@Filoblogiak artikularen testu osoaren lotura eman digu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen aniztasuna eta aberastasuna

Patricia Ryan ingeles irakaslea urteetan aritu da Arabiar penintsulako ekialdeko herrietan. Dubaitik hain zuzen ere, TED hitzaldi batean hizkuntzen aniztasunaren aldeko aldarri dotorea egin du. Une honetan munduan hegemonikoa den hizkuntzaren irakasle batek egina interesgarriagoa. "Hizkuntzen aniztasuna, ideien aniztasuna" bezalako titularra etorri zait burura.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasteko zailtasuna: hizkuntzen ranking-a

Voxy-koek grafiko bat prestatu dute ingeles hiztunentzat ikasteko hizkuntza errazen eta zailenen sailkapena eginda. AEBetako kanpo-zerbitzuen institutuaren zerrenda bat aipatu dute, eta irizpide hauek azaldu dituzte: hizkuntzaren hurbiltasuna norberaren ama-hizkuntzatik edo dakizkien beste hizkuntzetatik, xede-hizkuntzaren berezko konplexutasuna, ikasteko ordu kopurua, ikasteko baliabideen eskuragarritasuna eta motibazioa.

ingeles hiztunentzat errazenak, ikasteko 600 ordu inguru, nederlandera edo suediera bezalako hizkuntza germanikoak edo hizkuntza latindarrak, ingelesetik gertuenekoak nonbait. Hurrengo mailan, 1100 orduren bueltan, ingelesarekin alde nabarmenak dituzten hizkuntzak: errusiera, hindia, turkiera, greziera edo suomiera. Eta zailtasun maila gorenean, 2.000tik gora ordu, arabiera, txinera edo japoniera bezalako hizkuntza "urrunak".

Ez, oraingo honetan euskara ez da agertu sailkapenean (ezta alemana bezalako hizkuntza hedatu bat ere adibidez). Baina, sailkapen hori ikusita eta EHn berton ikasteko prozesu formala 1.200 orduren bueltan dabilela, pentsa daiteke bertoko erdaldun batentzat euskara ikastea ingeles hiztun batentzat hindia ikastea bezain zaila (edo erraza) izan litekeela.


Via: Voxy Blog

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Wordnik: 2.0 hiztegia

NodosElen eta Wwwhat'sNew-n jaso dugu hiztegi honen berri. Ez da kontu berri-berria hitzen inguruko informazioa emateko sarearen aukerak erabiltzen dituen hiztegia. Hiztegi formal desberdinen defizinizioak jaso, adibideak bilatu testuetan edo multimedian.

Interesgarriena izan daiteke, hiztegi hauek ingeleserako pentsatuta egon arren, Twitter edo Flickr bezalako zerbitzuetan bilatzen duten momentutik beste hizkuntzetako berbekin ere eskaintzen dituzte emaitzak. Probatu euskarazko hitzak sartzen eta zerbait agertuko da.

Edo pentsatu Euskalbarreko hiztegietako emaitzak eta sareko zerbitzuen bilaketak batzen dituen balizko hiztegi batean, adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasteko trebeziak

Las personas que aprender uno o más idiomas diferentes del materno, desarrollan a su vez nuevas formas de aprendizaje para otros nuevos idiomas en el futuro. Por tanto, en principio no son diferencias tanto a nivel cerebral sino de aprendizajes y experiencias, interviniendo el desarrollo de las habilidades en el camino.

— Noelia Sancho

Eduard Punseten webguneko "kontsultorioan" hizkuntzak ikasteko berezko gaitasunei buruz galdetu dute: Aprender idiomas.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez