euskaltzaindia

Sinpleki

"Adiskidekin mintzatu nahi dut sinpleki" da helburu hautatuena herrikoentzat (%54) eta etorkinentzat (%61). Bigarrena "euskaraz frantsesez bezain ontsa mintzatu nahi dut" da herrikoentzat (%45) baina hirugarrena etorkinentzat (%35). Azken helburua « lanbide bat euskararen bidez eskuratu nahi dut » da bi multzoentzat.

— "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuan emandako datuak

"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak asteon. Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosek burutu dute ikerketa landu hau.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikaslearen eragina

Aramaioko hainbat gazteri, ikastaro horietan parte hartzeko aukera eskaini nien, herrian euskararen alde jarduteko prestatu nahirik. Ikastaroetan parte hartzen zutenak herrietako jaietara ere joaten zirenez, euskararenganako begirunea eta zaletasuna indartzeko bide izan ziren. Zortzi urtetan 400 bat ikasle izan ziren ikastaro trinko horietan. Auzoko jendeak harrera oso ona egin zien.

— Patxi Uribarren

Euskaltzain oso guztiei dagokien moduan atzo irakurri zuen Patxi Uribarrenek bere sarrera hitzaldia, Aramaion, bere herrian. Eta Aramaion azken hirurogei urteetan euskarak zer bilakaera izan duen azaldu zuen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa" liburua sarean

Euskaltzaindia apurka-apurka bere material eta liburuak formatu digitalean eta sarean eskuragarri ari da jartzen. Idazlanak eta halangoen koherentzia-kohesioarekin gero eta afizio gehiago dabilelarik, interesgarria azken hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindia: AEB zerbitzuan arau berriak

Eguneraketa egon da Euskaltzaindiaren AEB zerbitzuan, Hiztegi Batuko H eta L letretan hain zuzen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hobekuntzak Euskaltzaindiaren webguneko bilatzailean

Edukietan bilatzeko aukera berriak eskaini dituzte, adibidez hitz erro bat sartuta hitzaren forma ezberdinak agertzen dira.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren baliabide berriak: HBO eta LB

"Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldiaren barruan aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Hiztegi Batu OInarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia (LB). Ahotsak.com-eko lagunek eman digute horren berri eta lehenengo azalpena.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adi! Euskaltzaindiaren arau berria

Irakurri ondo, garrantzitsua da eta.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Literatura terminoen Hiztegia sarean

Literaturaren ikerketan, historian eta abarretan garatutako euskarazko terminologia batu du Euskaltzaindiak eta sarean dugu kontsultagai. Gaur aurkeztu du Andoni Sagaranak.

Ez al zaigu inor erretxinduko! XD

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren arau-erabakien multzo berria

Aspaldian daude batzuk iragarrita, baina aste honetan zabaldu dira e-AEB zerbituzaren bitarteaz.

  • Hiztegi Batuan, E letran oharrak gehitu dira.
  • Euskal Onomastikaren Datutegia eguneratu da.
  • 156, 157 eta 158. arauak gehitu dira.
  • JAGONET kontsulta zerbitzuko edukia eguneratu da.
4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ariketa sorta berria Euskaljakintzan

Ariketa berriak ditugu Euskaljakintzan, Euskaltzindiaren arauak lantzekoak. Berrikuntza gehiago gainera, ariketok Maiteren ikasleek eurek sortutakoak dira.

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez