euskalgintza

Euskal Herrian Euskaraz dokumentala

Euskal Herrian Euskarazek dokumentala egin du bere 30 urteen errepaso modura. Hainbat pertsona agertzen dira bertan euren esperientziak eta gogoetak azalduz. Berria TBn dago ikusgai (ez dute enbotatzeko aukerarik ematen).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskalgintzaren mapa

Gaur aurkeztu du Kontseiluak euskalgintzaren mapa. Euskararen inguruan lan egiten duten erakundearen direktorio zabala dugu hor.

Helduen euskalduntzearen atala topatuko dugu hor besteak beste.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskalgintzaren mapa egin du Kontseiluak

Kontseiluak euskalgintzan dihardugunon mapa egin du, nor, non eta zertan dabilen argitzeko direktorioa-edo. Euskalit-ek antolatu duen Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitate eta Bikaintasunaren Astearen (bai, gauza askoa astebetean) barruan aurkeztuko dute.

Webgunea non dagoen ez digute esan oraingoz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

EKT: bideoak

Euskal Kulturgintzaren transmisioa ikastaroa ikasgelako hormen barruan geratu beharrean trasmisioa izenburu hori serio hartu eta formatu desberdinetan ari da edukiak  eta hizlarien hitzak zabaltzen hedabideetara. Lehengo egunean Euskadi Irratian hartu duten tartea aipatu genuen, gaur BerriaTBn hizlariekiko elkarrizketak plazaratzen ari direla ikusi dugu. Jon Sarasua eta Eñaut Etxamendi ditugu honetan. BerriaTBn gehiago (nik hemen apuntatu ditut batzuk).

Vimeon ere Joxe Aranzabalek jarri dizkigu batzuk.

Ezagutza kaiolatik ateratzea hain zaila ez dela erakutsi digute HUHEZIkoek duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Abanto-Zierbena: euskaldun zaharrik gabeko euskaldunak

Gustatu zait Argiaren erreportaia hau. Euskal Herri "erdalduneko" herrian euskarak egiten duen bidea: eskola, Udala, euskaltegia, euskara-elkartea, ikasleak, euskaltzaleak...

Pertsonen artean bezala, herrien artean ere hasi beharko dugu zahar-berri hori aplikatzen? (eta baztertzen).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

...eta zelan egiten da? (bis)

Horrelako ideietan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzak proposatzen digun politika linguistikoa, 21 Euskara, XX. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak delako txostenaren arabera. Gainerako erakundeetatik ere, antzeko mezuak heltzen zaizkigu: euskarazko kultur produktu erakargarriak ekoiztea omen da euskarak irauteko eta suspertzeko estrategiaren zutabe nagusietako bat, printzipala ez bada. Produktu bat erakargarri zerk egiten duen inork argitzen ez badigu ere.

— Roberto Manjon

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara21, hamalau ildo adostuta

Euskara21 eztabaida prozesuaren lehenengo emaitza zabaldu da. Lehentasunezko 14 ildo adostu dira (azpimarrak nireak):

  1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea.
  2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.
  3. Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia.
  4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz.
  5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez.
  6. Elebitasun pasiboa helduen munduan -eta gutxieneko helburutzat- areagotzea eta prestigiatzea.
  7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi emantzipatzaile batetik.
  8. Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea, hauen integrazio zabala eta aberatsa ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez.
  9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea.
  10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortu ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea.
  11. Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea: euskarak mundu ugari ditu bere barnean, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
  12. Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz.
  13. Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskara informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatzen den hizkuntza izatea ezinbesteko baldintza baita hizkuntza garatua izango bada.
  14. Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.

Hemen Patxi Baztarrika Euskadi Irratian hamalaukoaz berbetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aupa zuek!

Honegatik, honegatik eta honegatik, besteak beste.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zelan egiten da?

Euskadi Irratian Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa entzun ostean gogoeta egin du Txerrak. Nola lortzen den euskara prestigiatzea galdetu da, eta Txerrak zailena ez dela hori ohartarazi du: nola lortu gurasoek euskara transmititzea adibidez askoz konplexuagoa da asmatzen.

Paralelismo eta antzeko kasu ugari ikusten ditut. Zer da zailagoa: jendea euskaltegira ekartzea ala euskaltegian aurrera egitea? Taldeak egitea ala talde horietan ikaskuntza bideratzea? Makinak eskuratzea ala teknologiaren aplikazio didaktikoa lantzea? Irakasleak lortzea ala irakasle horien konpetentziak eta baliabideak ziurtatzea? ("eraketa" ala "didaktika" galdetu beharko ote dugu?). Agiriak eskuratu-ematea, ala euskara bizi den inguruneak lortzea?

Bikote gehiago okurritzen zaizkizue? Tabu-galderak ote dira horiek guztiak?Gakoari heltzeko zailtasunen aurrean ostrukarena egiten ote dugu?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Asko eta asko

Asko gara eta asko egin dugu. Gau eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak

— Xabier Mendiguren

Kontseiluaren 10. urteurreneko ekitaldian esana. Xabier Mendiguren: «Euskararen alde egotea ez da nahikoa» (Berria)

Gutaz hitz egin duela pentsa daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez