ele

L de Lengua 26: pragmatikaz

Gauza pragmatikoak eta praktikoak gustatzen zaizkie askori. Haientzat aproposa L de Lengua podcast-aren azken saioa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 25

Tradizioa da honez gero Atoan honetan LdeLengua podcastaren saio berrien berri ematea, eta ez dugu galduko. Oraingoan Tiscar Lara izan dute mintzakide.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web2.0 eta gaztelaniaren irakaskuntza: ikastaroa

Cervantes Institutuak ikastaro hau ipini du martxan, Moodle-en bidez antolatu da eta edukiak bistan daude bai Moodle-en bertan bai ikastaroaren blogean.

El blog de Lola-n irakurri dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaztelania irakaslea izatea zer den

Francisco Herrerak aurkezpen hau utzi digu bere blogean. Hizkuntza irakaslea izatea zer den azaltzeko era grafikoa. Euskara irakaslearentzako bertsioa egingo dugu?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 20

Podcast hau gero eta arinago dabilela ematen du. 20. saioa hemen: inmigrazioa eta gramatika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELE irakasleentzako atariak

EcLEcTIC blogean gaztelaniaren irakasleentzat (ELE) interneten aurki daitezkeen atarien eta baliabide bankuen bilduma egin duen Redele aldizkariko artikulu baten erreferentzia eta laburpena egin dute. Hau da artikulua: Actualización de los recursos del docente de ELE en Internet (PDF. Egilea: Antoni Nomdedeu Rull).

Bide batez, aldizkariaren zenbaki berean beste artikulu hau daukagu: La adquisición de la competencia literaria: explotación didáctica de un cuento de Bernardo Atxaga. Transposizioak egiten hasi nahi badu baten batek...

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELEmentuen taula

Jramonele blogean elementu kimikoen taula periodikoaren egokitzapen bitxia egin dute ELE (gaztelaniaren irakaskuntza) munduan sartzeko ikastaro baterako. Oinarrizko glosarioa izateko asmoarekin egin da.

Hemen klikatu taula tamaina handian ikusteko.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 19

Podcast honek gero eta erritmo biziagoa darabilela ematen du. Oraingoan ikuspegi erreflexiboa eta jardunaren gaineko ikerketa jorratu dituzte.

Botxotik Ziberespaziora-ren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 18

Hizkuntzaren didaktikaren inguruko podcast honek 18. saioa plazaratu du. Besteak beste, gai interesgarri pare bat: portfolioa eta ikaslearen sormena.

Animo, ez liburukoterik irakurri behar, play-ri sakatu eta listo.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 17

Hizkuntzen irakaskuntzari buruzko podcast-aren saio berria (gero eta maizago egiten dutela ematen dit niri). Honetan:

  • Sevillako Encuentro Práctico
  • Jane Arnold: afektibitateaz eta.
  • Victoria Castrillejo Moodle tailer baten gainean.
  • Eta... MdeMoodle podcast berria. Eta berton ezaguna egiten zaidan neska bat... Entzun ezazue, ea zuek ezagutzen duzuen. Nondik ezagutzen dut ba? Wink
5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez