azterketak

Eskaera

Posible al da kostipatuta gaudenok gela berezi batean azterketa egitea ?

Beldur naiz, oso beldur naiz

Ezin ukatuzko eskaera gure uste apalean. Animoa neska-mutilok!

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburua: Osakidetzako probak

Hizkuntz-eskakizunez gero eta gehiago hitz egiten dela, Osakidetzak bere probak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Beste azterketa-liburu bat beraz munduan.

Kasu honetan ez dirudi "ibilbideen" arazorik egongo denik. Izan ere, azterketa ereduak (ez dakit liburuan dauden guztiak ote diren) sarean ere badaude.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza eskoletako azterketa ereduak

Dingilizka 21en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA azterketan idazteko #EGA=$

Azterketa honetan idatzitako testu eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak [Jarri zure izena](e)k dauzka.

[Jarri zure izena](e)k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, berton dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai testuen irakurketa, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako irakurketak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, [Jarri zure izena](e)k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

[Jarri zure izena](e)k ez du bere gain hartzen testuan hirugarrenek egindako zuzenketetatik, iruzkinetatik edo testuaren edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Azterketa honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere [Jarri zure izena](r)en jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutakoari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Aurten EGA azterketa (edo bestelakoren bat ere bai badaezpada) egiteko asmoa daukazuenoi azterketan, idazlanaren amaieran testu hau idaztea gomendatzen dizuegu.

Badaezpada... Gure obra edonoren eskuetan jausten bada edo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pentsatzeko denbora

Laburbilduz, ez dut uste Saramagok idatzi duena ordubetean idatzi duenik. Seguru nago asko pentsatu duela, denbora luze idazten eman duela, eta etxean, gainera. Horregatik, azterketak antolatzen dituztenei proposatuko diet idazlanen gaiak banatzea idazlana etxean lasai egin ahal izateko, horrela bai ikusiko dutela zenbat dakigun.

— Elena

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA: 2008ko azterketak sarean

EGA azterketa libreak laster datozela, Euskaljakintzako Maitek sarean ipini dizkigu 2008 azterketak online praktikatzeko moduan. Bestela, dendetan liburua eta CDa dituzue salgai.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA: azterketa librea egiteko matrikula irekita

Euskaltegietan EGA zer den ahazten hasi bazaigu edo, Maitek gogoratu digu hiru letra horiek oraindik Nafarroako ibaia baino zerbait gehiago ere badirela.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

DELE A1: gaztelania "azterketak"

Beste hizkuntzetako azterketak nolakoak diren jakin mina baduzue hemen daukazue gaztelaniazko DELEen A1 mailako proba eredu berria (pdf).

Probak, ohituta gaudenaren aldean behintzat, interesgarriak iruditu zaizkit. Zuei?

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

1. eta 2. mailako akatsik ohikoenen bildumak

Atzo ariketa aipatu genuen, gaur Ikasbilen 1 eta 2. mailako akatsen bildumak batzen diutuzten dokumentuak ditugu, Pdf banatan.

3. mailakoekin berdin egingo da?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

1. mailako azterketako akatsik ohikoenak: ariketa

Ez da lehenengo aldia Ikasbilen halako ariketak eskaintzen dizkigutena. "Antologia del disparate" moduko bat egitea dibertigarria izango litzateke? Lotsagarria?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez