nafarroa

Zer egin diogu euskarari?

...defiende y protege el vascuence originario y milenario que ha pervivido por los siglos sin el auxilio de las ikastolas o euskalteguis o euskera batua

— Nieves Ciprés (Derecha Navarra y Española)

Derecha Navarra y Española alderdi eskuindar berria sortu da Nafarroan. Hizkuntz politikari dagokionez goiko horiek dira ildo nagusiak Nieves Ciprés alderdiaren buruaren arabera. Hala jaso dute Noticias de Navarran.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure aberastasuna zuek zarete

Lehengo egunean agertu zen bideo-sortaren misterioa argitu da. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza politikak ekarri dituen diru-murrizketak salatu eta herritarren sustegua eskertu nahi izan dute AEK-koek.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Euskarak denbora lagun" denbora nozioak lantzeko materiala

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak euskaraz denbora adierazteko formak eta nozioak biltzen duen Euskarak denbora lagun liburua prestatu du. Liburua euskaltegiko ikasleei banatuko die, baina sarean ere eskuragarri dago PDF formatuan (liburua, ariketak eta erantzunak).

Bestalde, Noticias de Navarran irakurri dugunez, langabezian dauden edo denbora duten pertsonentzat 80 orduko ikastaro trinkoa antolatu du euskaltegiak, 100 euro balio du, baina asistentzia batetzen duenari erdia emango zaio bueltan.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eta ingelesa parean

Para mí, lo que impide el pleno desarrollo del euskara es lo mismo que impide el aprendizaje del inglés. ¿Por qué tienen que pagar los padres horas extras para clases privadas de inglés y enviar a los hijos al extranjero, gastando miles de euros en cursos?

— Richard Weyndling

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izarbeibarreko euskara berreskuratzen

Nafarroako Izarbeibarren hango euskara berreskuratzeko ahalegin desberdinak egiten ari dira. Bertako euskaldunetzat (euskaltegiko ikasleak asko) ikastaro laburra antolatu dute adibidez.

Galdera interesgarria izan liteke euskaltegientzat: nola ekarri inguruko euskara gure jardunera? Batez ere bertoko euskara galduta edo ia galduan dagoen inguruetan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun berriak eta euskalkia

Hizkuntzalariak izan gabe, filologiaren arrastorik ñimiñoena izan gabe, hainbat euskaldun berri ohartu gara horretaz. Ahal den heinean, gure eskualdeko jatorrizko euskarara hurbiltzen saiatu behar dugula.

— Asier Azpilikueta

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izarbeibarreko euskara ikasteko metodoa

Izarbeibarra Nafarroako erdi aldean kokatutako eskualdea da, bertako euskara duela 100 urte inguru itzali zen, eta orain Aitor Arana filologoak hura ezagutzeko metodoa egin du, bertako biztanleak euren ondarea ezagutu eta harekin sentiberatzeko du asmoa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza buruaren satelite

Ez dakit zergatik, baina gustatu zait Olariagaren gaurko zinta:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegi berria Lizarran

AEK-k Lizarran duen Beinat Etxepare euskaltegiak lokal berriarekin ekin dio ikasturteari. Areto berriek hiztun berri asko ekar ditzatela.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tituluen baliokidetza eta EEMn kokatzeko dekretua Nafarroan

Ebazpena argitaratu da gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hizkuntz-tituluen baliokidetza ofizialdu eta Europako Marko-Esparruan kokatzeko pausoak ematen ditu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez