Akatsen ehiza errentagarria?
2011, Abendua 9 - 16:44 — benitoHari beretik, zer zaigu gaur eguneko euskaldunon eta euskararen egoeratik abiatuta errentagarriago, "akatsen ehizan" abiatzea (edo jarraitzea, ze horretan gabiltza, ezta?), ala euskara zabalaren "errekurtso zabalen jabetzen" abiatzea? Noski, biak egin litezke. Agian lehentasun kontu bat besterik ez da.
Akatsa zer den eta zer ez, euskararen irakaskuntzan eta ebaluzioan errorei ematen zaien garrantziaz pentsatzeko moduko gai batzuk jarri dizkigu Bittor Hidalgok.
Labezomorroaren akatsa
2009, Abendua 15 - 16:01 — benitoXinple-xinple esatearren, akatsak kentzen dihardugun arren, nekez dago munduan akatsik gabeko testurik. Zergatik? Zuzentzaileok gizakiak eta, horren ondorioz, inperfektoak garelako. Baina, halaber, akatsak izaki bizidunak direlako, testuetan bizi diren labezomorroak direlako, eta barka diezadaten zomorroek.
Martinezena blogean itzulpena eta laburpena egin digute Pobletek La Linterna del Traductor (pdf. 4,5 mb. 12. orr.) aldizkarian argitaradu duen artikulutik: La corrección de textos: qué es y para qué sirve (I).
Zuzentzailearen lanaz ari da Poblet, gogoeta interesgarriak hizkuntz-irakasle lanari aplikatzeko asko. Baina zomorroak gora eta zomorroak behera hasita ni honekin geratuko naiz gaur
eginez gero / egitekotan
2009, Abendua 3 - 11:42 — benitoFernando Rey Escalera itzultzaileak baldintzazko forma hauek erabiltzeko eta bereizteko gomendio batzuk eman ditu 2itzul blogean.
1. eta 2. mailako akatsik ohikoenen bildumak
2008, Abendua 11 - 16:46 — benitoAtzo ariketa aipatu genuen, gaur Ikasbilen 1 eta 2. mailako akatsen bildumak batzen diutuzten dokumentuak ditugu, Pdf banatan.
3. mailakoekin berdin egingo da?
1. mailako azterketako akatsik ohikoenak: ariketa
2008, Abendua 10 - 18:35 — benitoEz da lehenengo aldia Ikasbilen halako ariketak eskaintzen dizkigutena. "Antologia del disparate" moduko bat egitea dibertigarria izango litzateke? Lotsagarria?