Literatura-mapa hizkuntza ikasteko
2009, Iraila 21 - 19:48 — benitoFlexbook: testu-liburuak elkarlanean sortzeko tresna
2009, Maiatza 16 - 13:38 — benitoHezkuntzarako eduki irekiak sortzen eta lantzen lagundu nahi du zerbitzu honek. Testu-liburuak, edo hezkuntz-testuak askoren artean sortu, landu, osatu eta eguneratu daitezke. Sarean ikusi edo inprimatzeko aukera ere ematen du.
2.0 zertarako?
2009, Urtarrila 7 - 05:40 — benitoDe què serveix un wiki a qui no té res per coconstruir amb ningú? De què serveix un mapa conceptual a qui no té ni necessita tenir idees ni pensar? De què serveix un bloc a qui no vol compartir res, a qui no sap ni enraonar ni escriure? De què serveixen les eines del web 2.0 als qui no tenen una actitud 2.0?
Zertarako nahi du wikia inorekin ezer eraikitzeko ez daukanak? Zertarako nahi du mapa kontzeptuala ideiak izan eta hausnartu beharrik ez duenak? Zertarako nahi du bloga ezer konpartitu nahi ez duenak, elkarrizketan jardun eta idazten ez dakienak? Zertarako web2.0aren tresnak 2.0 jarrerarik ez daukanak?
Partekatzea berezkoa?
2008, Abendua 8 - 18:09 — benitoBerez jendeari gustatu egiten zaio sortzen duena partekatzea, baina ideiak babestu egin behar direla dioen kultura batean partekatzeko beldurra sortzen da jendearengan.
[...]
Zenbat eta gutxiago partekatzen duzun, orduan eta botere gutxiago edukiko duzu.
Sharismoa izeneko kontzeptua (ideologia?) aurkeztu du Isaac Mao txinatarrak. Nodos Elen aipatu du Emilio Quintanak, baita haren testua gaztelaniara itzuli ere.
Partekatzeren aldarri bizia egiten du Maok. Porrokatuegia iruditu zait batzuetan, eta "kandido" samarra ere bai, baina oinarrizko ideia bat aintzat hartzekoa begitandu zait: partekatzea joera naturala da pertsonarengan, garunaren funtzionamendua ere horrelakoxea da, eta partekatzearekin gehiago dago irabazteko galtzeko baino.
Edozelan ere, partekatzearen onurak eta kalteak gurean egosi beharreko eltzekaria dela uste dut.