testua

Testuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak "prezi" batean.

Bisiguraren Estarta blogean testu baten kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna irizpideak azaldu eta kokatzeko aurkezpen interesgarria egin digute Prezi zerbitzu-formatuaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-edukien eguneratzeaz

Hona, Felipe Zayasen testuaren bukaera (osorik irakurtzea gomendatzen dizuet):

‘Hizkuntzaren didaktikaren eraberritzea ez dago edukien eguneratzearen pentzu. Hizkuntza-zientziek eskaintzen dizkiguten hizkuntzaren ikuspegi berriek -irakasle trebatuak ezagutu beharrekoak- garrantzizkoa hobeki irakasten lagundu behar digute; alegia, linguistikoki konpetenteagoak izaten, hitzezko komunikazioan konpetenteagoak izaten. Testu-linguistikako azterlanek ez zuten sekula balio behar izan testu-liburuen edukiak hazteko, baizik eta irakasleok testuen nolakotasunari buruzko ezaguera eskura genezan; horrela gure ikasleei laguntza zehatzagoa eman ahal izateko idazten eta irakurtzen irakasten diegunean.’

Ez ote diogu guk ere, gure etxean, meta-hizkuntzari gehiegitxo erreparatu/erreparatzen? Ez ote zaigu behar baino gehiagotan interakzioa dela ardatza ahazten? Niri bai, behintzat. Mea culpa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa" liburua sarean

Euskaltzaindia apurka-apurka bere material eta liburuak formatu digitalean eta sarean eskuragarri ari da jartzen. Idazlanak eta halangoen koherentzia-kohesioarekin gero eta afizio gehiago dabilelarik, interesgarria azken hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzen eta testuen koloreak

Hitz-motak baino zerbait gehiago lantzeko proposamen interesgarria ekarri du Marcos Cadenatok Tres Tizasera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunitate diskurtsiboak

Aprendre Llengües-en bidez Cassanyk EHUn egin zuen aurkezpen honetara (pdf) heldu naiz. Cassany jarraitzen dutenek izango zuten honen berri, baina arreta eman dit genero diskurtsiboarekin batera "komunitate diskurtsiboa" kontzeptuaak. Eta harekin lotuta praktika-komunitatearena.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatikaren gehiegikeriak

Liburuak ikuspegi gramatikala dioenean, ikuspegi gramatikal hutsa esan nahi du. Hau da, ez du ikuspegi gramatikala gutxiesten eta are gutxiago gaitzesten. Ikuspegi gramatikal hutsa salatzen du, gramatikaren gehiegikeria.

— Pello Esnal

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testu antolatzaileak eta estrategiak

Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi.

Testu-antolatzaileak: erabilera estrategikoa liburuaren azalpenean irakurrita.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez