mintzalaguna

Mintzalagunak Finlandian

Mintzalagun bikote bat sartu da Finlandia umore saioan. Armando eta Igone dute izena.

Via @garaigoikoa

Lotura Eitb.com-en

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzodromoak, mintzalaguna eta lagunak

Lagun onak direla ematen du Mintzodromoa eta Mintzalaguna. Ez legoke gaizki lehendabizikora inguratzen dena bigarrenera inguratzen lagunduko bagenu. Biek gauza bera bilatzen dute: harreman berriak euskaraz sortu eta harreman zaharrak euskaraz berritu.

— Iñaki Arruti

Azkenotan agertu diren Mintzodromoen inguruko gogoeta egin du Iñaki Arrutik.

Lagundromoa eta ñoñostiarkeriak (Euskara Gipuzkoan)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen plazerra

Mintzapraktikan ari direnekin ibili dira solasean Berriakoak, eta erreportaia batera bildu dizkiguten ikasle-praktikari horien esanak.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna enpresetan

Posible al litzateke enpresetan egitasmo hau zabaltzea? Laneko hizkuntza euskaraz izatea bultzatzeko lagungarri izan daitekeela uste dut. Askotan lan giroa erdarazkoa izaten da eta oso onuragarria litzateke talde desberdinak sortzea euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko luketenak.

— Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren teknikaria)

Enpresa bateko esperientziaren harira galdera hori planteatu du Leirek Bai Euskarari ziurtagiaaren blogean: Mintzalaguna proiektua, enpresetan bideragarria?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna... Amsterdamen

Hizkuntz-bikoteak, mintzalagunak eta halakoak ez dira gurean bakarrik egiten. Ideia hor dabil aspaldian, etorkinen integrazio lingustikorako bide bezala, eta bertako hizkuntzarentzako ate gisa.

Herbehereetan ere euren hizkuntzaren ateak zabaldu nahi dizkiete etorri berriei, eta Kletskoppen (Jengibre gailetak) bataiatu dute ekimena. Funtsean etorri berriak eta bertakoak harremanetan jarri hizkuntzan eta hizkuntzaren ingurumarian apurka-apurka bertakotzeko.

Via Nodos Ele.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arabako Mintza Eguna

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako Mintza Eguna ezaguna dugu, Araban herrialdeko praktikarientzako Mintza Eguna antolatu dute urtarrilaren 15ean Gasteizen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara bidelagun: Aiaratik bideoa

Aiarako Berbalagunek eta Aiaraldea.com atariak spot hau prestatu dute Arabako bailara horretako biztanleak euskara praktikatzera animatzeko.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna, Berbalaguna, Mintzakide

Euskadi Irratiko Amarauna saioan mintza-praktikan ari diren hiru egitasmo sinonimorekin jardu dute gaur.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzaeguna 2010: Arrasaten aurten

Iaz Gasteizen eta aurten Deba Goiena aldera, Arrasaten ekainaren 6an.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu.com eta beste inbento batzuk

Euskara praktikatzeko leku berri hau agertu da bilatzaileen basoan halako batean, ez da bakarra izan, azken egunotan beste pare bat agertu dira: topaleku.com eta berbasarea adibidez.

Derrepentean agertu dira, azalpen eta informazio handirik gabe -informazio kanpaina zikuren bat gehienez- baina erakunde publikoen logotipoak ondo erakutsita eta diru-laguntzen deialdien eta administraziotik sustatutako lehiaketen gerizpean (erakunde batzuek jada ez gaituzte harritzen). Berrikuntza eta teknologia berben arrimuan beti ere, eta praktikaren munduan aspaldian lanean ari direnekin harreman handirik gabe. "Webmamuak" hitza aipatu du baten batek hortik.

Tira, bolbora asmatzea ez dakit noraino den eta ideia biribil eta berritzailea, baina ongi etorriak denak zerbaitetan lagunduko badute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez