portfolioa

Mahara euskara ikastearen markoan

Lehengo hilean egin zen Moodle moot Euskadi 2011n Josi Sierrak Pedro Lonbide eta Esperanza Romanen arteko elkarrizketa hau grabatu zuen. Pedrok Mahara euskaltegiko beharretara zelan egokitzen ari diren azaldu zuen.

Conocity gunean aurkitu dugu: Mahara en su marco

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen portfolioaren bertsio elektronikoa eta online

Europako Hizkuntzen portfolio elektronikoaren berri eman genuen aspaldian. Orduan ordenagailuan instalatzeko aplikazioa zen, eta orain Abel Camachori esker jakin dugu online bertsioa atondu dutela. Erabiltzaile kontu bat eginda norberaren biografia, dossierra eta pasaporte linguisitkoa egin daiteke beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Portfolioan sakontzeko loturak

PIlar Montoyak Europako portfolioaren erabileran eta ezagutzan sakontzeko lotura batzuk jarri dizkigu bere blogean.

Via @abel2es

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

e-PEL: hizkuntz portfolio elektronikoa

Europako Hizkuntzen Portfolioaren bertsio elektroniko hau aurkeztu du APEEk.

Fernando Trujillok egin du erreseina: Llega el e-PEL

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-portolioa ikasgelan

Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunean bertako Pilar Montoyak egin duen "El portfolio de lenguas en el aula" bideo-aurkezpena jarri dute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mahara: portfolio digitalak

Abel Camachok Ireki blogean Mahara sistemaren sarrera azalpena egin digu: Mahara porfilio digitalak sortzeko tresna. Santurtziko Udal Euskaltegian probatzen eta ezartzen ibili dira azkenotan hain zuzen ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

e-portfolioa euskaltegian

Santurtziko Udal Euskaltegian e-portfolioak antolatzeko Mahara software-arekin ari dira lanean eta dagoeneko instalazioa egin dute.

Portfolio fisikoekin ikerketa-lan batzuk egin dira dagoneko (ikus. Hizpideren azken zenbakietan), baina -nik dakidala- hau da lehenengo esperientzia portfolio elektronikoekin gure mundutxo honetan. Garapenak zer ekarriko duen interesgarria izango da duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 18

Hizkuntzaren didaktikaren inguruko podcast honek 18. saioa plazaratu du. Besteak beste, gai interesgarri pare bat: portfolioa eta ikaslearen sormena.

Animo, ez liburukoterik irakurri behar, play-ri sakatu eta listo.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Penzu: portfolio sinplea egiteko tresna

Ele2.0ren bidez ezagutu dugu tresna sinple eta interesgarri hau. Portfolioa edo ohar-blok modura ere erabil daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez